Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Gure Proiektuak • Jakintza Librea

Jakintza Librea

Azkue Fundazioak Jakintza librea bultzatu nahi du. Hau da, euskarazko edukiak, hala nola musika, filmak, liburuak, argazkiak, datuak, zientifikoak, historikoak, edo beste edonolakoak libreki banatzea guztien eskura egon daitezen. Benetako jakintza librea eman dadin, ezinbestekoa da guztion elkarlana. Eta horretarako, parte-hartze eremuak izan behar dituzte eskura gizarteko eragile eta norbanako guztiek.

Azkue Fundazioak lan ildo hau jarraitzen duten egitasmoak bultzatuko ditu, betiere jendearen parte-hartzea eta emaitzaren kalitatea bermatuz.

Filosofia honek honako baldintzak bete behar ditu: sortutako lanak baimenik gabe banatu ahalko dira, era librean; eta guztion elkarlanaren bidez sortutako lanen gainean doiketak eta hobekuntzak egin ahalko dira, datu eta zehaztasun berriak gehituz, osagarritasuna eta etengabeko berrikuntza helburu. Gurekin bat zatoz?

Creative Commons Lizentzia

Creative Commons Lizentzia

 

Zuk ere filosofia honekin bat egiten baduzu eta egitasmoren bat badaukazu, hau zabaltzeko laguntza eskaintzen dizugu. Jar zaitez gurekin kontaktuan eta elkarrekin lan egingo dugu.