Euskarazko Wikipedia Euskarazko Wikipedian garatu diren ekimenakEuskal Wikilarien Kultura ElkarteaEuskal Wikilarien Kultura Elkartearekin lankidetza Euskal Wikilarien Kultura Elkartea eta Azkue Fundazioaren artean sinatutako lankidetza-akordioari esker, Euskarazko Wikipedian eduki kopurua handitu, erabiltzaile berriak gehitu, gizarteari trebakuntza eskaini eta ekimen bereziak bideratzeko baliabideak sortuko ditugu hiru alor ezberdinetan Euskarazko Wikipedia bultzatzea Hitzaldiak eta Herripediak Bizkaian Euskarazko Wikipedia ezagutarazteko hitzaldi ziklo bat egingo da 2017ko udazkenetik abiatuta, Bizkaiko eskualde bakoitzean bana. Helburua proiektuaren inguruan hitz egitea izango litzateke, herri bakoitzan egin daitezkeen gauzen inguruko argibideak emanez eta, bukatzerakoan, editatoi txiki batekin. Editatoi bakoitzaren helburua herri/eskualde horretako datuak hobetzea izango da, eta zikloaren amaieran sortutako material guztiaren bilduma eta estatistikak emango ditu EWKEk. Iurretapedia, Donostiapedia edo Amarapediaren ereduak jarraituz, Bizkaiko lau herritan “Herripediak” egiteko konpromisoa hartzen du Azkue Fundazioak. Proiektu honetarako hautatzen diren lau herrietan elkarte, idazle, irakasle eta liburutegietako langileekin lana egingo da, materiala bildu eta, guztien artean, herriko edukiak Wikimedia proiektuetan hobetzeko. Material guztiarekin atari bereziak eta liburua ekoiztuko dira 2017/2018 ikasturtearen bukaeran. Prozedura laburtua honakoa izango da: EWKEk proiektu hau lantzeko baliabideak jarriko ditu, Bizkaiko eskualde guztietako hautatutako “herriburu” horietan informazioa, azalpen teknikoak emateko eta edukiak garatuko dituzten pertsonekin bildu eta editatoi ezberdin antolatzeko. Editatoi horiek tematikoak izan daitezke, eta helburua ahalik eta jende gehien inplikatzea izango da. Editatoi horiek bukatuta edukien bilketa egingo du proiektu arduradunak, txukunduz eta materiala maketatzeko prestatuz. Prozedura berdina jarraituko da “Herripediak”egitasmoarekin. Bukatzeko, liburuak ekoiztuko dira, parte hartu duten elkarte/ikastetxe/liburutegi ezberdinei eskainiz. Hitzaldi, formakuntza, editatoiak eta “herripediak” bideratzeko wikilariak egongo dira. Bizkaiko 10 herri ezberdinetan egingo dira, eskualdeen arteko oreka bilatuz. Herripediak lau herrietan garatuko dira, eta herri bakoitzarekin egin beharreko formazioaren barruan egongo dira proiektua lantzeko materiala, 4 ikastaro, 4 editatoi eragile kulturalekin eta 4 “herritatoi” herritar orori irekiak. Sarean ezagutza lana EWKEk eta Azkue Fundazioak kudeatzen dituzten kontuetan elkarrekin egiten duten lana komunikatzeko konpromisoa hartzen dute. Azkue Fundazioak Wikipediako zein Wikimedia Fundazioak dituen beste proiektu batzuetako (Commons, Wiktionary, Wikisource) edukiak barreiatuko ditu, gai ezberdinak landuz eta lan berezia egingo da. Euskarazko softwarea bultzatzea MediaWikiren softwarea itzultzea Translatewiki erabilita MediaWiki itzultzeko lana Azkue Fundazioak proposatutako itzultzaile batek egingo du, euskarazko milaka Wiki plataformen (ez soilik Euskarazko Wikipedia, baita eskoletan erabiltzen diren wikiak, Wikia, edo Wikispaces ere) itzulpena eginez. Euskarazko Wikipedian ditugun mezuak dira software itzulpen horren helburua, baina ehunka direla jakinda, prioritateak EWKEko kideekin koordinatuta zehaztuko dira. Wikimedia Estrategia 2030 itzultzea Wikimedia Fundazioak abiatu duen 2030 Estrategiaren baitan eduki askok itzulpena behar dute, eztabaida hori euskaraz eman nahi badugu, behintzat. EWKEk ez du baliabiderik horri aurre egiteko. Azkue Fundazioak itzulpen zerbitzua eskainiko dio EWKEri, WMFren eztabaidaren mezuak itzultzeko. Beste tresna batzuk itzultzea TranslateWikiren bidez ez da bakarrik MediaWikiren softwarea itzultzen. Bertan itzultzen dira OpenStreetMap bezalako tresnak. Software hori itzultzeak euskarazko komunitateari onurak dakarzkio, eta akordio honen baitan jaso beharko litzateke. Euskarazko softwarea izateko helburuarekin, akordio hau publiko egiteko arrazoietako bat da. Itzul-a-thon Azkue Fundazioak eta EWKEk itzul-a-thon bat antolatuko dute, Bilboko Euskararen Etxean, itzulpen lanen inguruan hitz egin eta marko teorikoaz gain itzulpen masiboak egiteko. EWKEk itzulpen posibleen bilduma bat eramango du, gai ezberdinen artean aukera emateko. Azkue Fundazioak Patronatukide diren unibertsitateekin bideak uztartuko ditu Euskal Filologiako ikasleen parte-hartzea ekimen hauetan sustatzeko. Eduki eta jakintza libreak bultzatzea Materialak askatzeko kontzientziazioa Azkue Fundazioak EWKErekin batera Bizkaiko Foru Aldundiaren barruan materialak askatzeko konzientziazioa landuko du. EWKEk Wikisourcen aditua den pertsona baten hitzaldia eskainiko die Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare zerbitzuko arduradun eta langileei, egoeraren berri emateko. Durangoko Azoka Durangoko Azoka euskal kulturaren plaza da. Azken urteotan K@abia ekimenaren baitan Euskarazko Wikipedia eta Wikimediako beste proiektu batzuen inguruko lanketa egin da. Aurten pauso berriak eman nahi ditugu, photocall bat sortuz euskal kulturako pertsonalitateen argazkia igo ahal izateko. Azkue Fundazioak photocall bat sortuko du kulturgintzako pertsonen argazkiak egiteko. Bertan Azkue Fundazioaren eta EWKEren logotipoak egongo dira eta eduki guztiak Wikimedia Commonsera igoko dira, mundu osoarentzat erabilgarri egon daitezen.