Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Gure Proiektuak  •  Jakintza Librea • Euskarazko Wikipedian garatu diren ekimenak

Gure proiektuak

Euskarazko Wikipedia

Hauek dira orain arte euskarazko Wikipedian garatu diren egitasmorik garrantsitsuenak:

Haur eta Gazte literatura proiektua

  • Zer egiten du:
    • Euskal haur eta gazte literaturaren arloan, hainbat egile ezagunek argitaratutako liburuei buruzko artikuluak sortzea eta osatzea. Horretarako, Haur Liburuaren Dokumentaziogunean dauden iturriak baliatzen ditu, artikuluetan erreferentziak txertatzeko, etab. Aurten, berrikuntza gisa, euskal idazle ezagunen ahotsak grabatu eta Wikipedian ezagutzera emateko asmoa dugu. Besteak beste, grabaketa lan horietan dihardu, egun, 2017ko wikilari egoiliarrak.
    • Idazlezainak egitasmoan kolaboratzea: argitaletxe, idazle zein ilustratzaileekiko harremanetan, haien argazki eta irudiak lizentzia askean jartzeko kudeaketa lanak eginez.
    • Irakasle Eskolarekin garatutako egitasmoan kolaboratzea.
    • WikiLiburutegiak egitasmoaren berri emango duen bideoaren ekoizpen eta koordinazio lanetan aritzea.

 

Idazlezainak

https://eu.wikipedia.org/wiki/Wikiproiektu:Liburutegiak/Jarduerak/Idazlezainak

  • Zer da:
    Euskal 25 egile agertzen dira eta horietako guztien lanak katalanera itzuliak izan dira.
  • Helburuak:
    • Egile horien artikuluakGaztelaniazko Wikipediansortzea, eta hortik, Kataluniako liburuzainek Katalanezko Wikipedian artikuluak sortzea.
    • Era beran, Kataluniako liburutegiek gauza bera egingo dute baina kontrako zentzuan, hau da, euskara itzuliak izan diren25 egile katalanhautatu, gaztelaniara itzuli, eta Donostiako liburuzainek artikulu horiek Euskarazko Wikipedian sortzea.
  • Nola gauzatzen ari den:
    • Donostiako liburutegietako zenbait liburuzainek parte hartzen dute. Hainbat erakundeetatik datozten (Donostia Kultura, Koldo Mitxelena Kulturunea, HABE Liburutegia, eta Ubik) liburuzainak dira, helburu bakar batekin bildu direnak: euskal egileei buruzko informazioa zabaldu eta ahalik eta hizkuntza gehienetan Wikipedietan jartzea.
    • Liburuzainek ez dituzte liburuak soilik zaintzen; liburuzainak egileak eta idazleak zaintzen dituzten ere, bertako kulturaren ezagutza osatuz eta mundu digitalean hedatuz.

 

Iurretapedia

https://eu.wikipedia.org/wiki/Wikiproiektu:Iurretapedia

  • Zer da:
    Iurretariburuzko edukiak sortzeko eta Wikipedianzabaltzeko ekimena da. 2015ean, Iurreta udalerriaren 25. urteurrena dela eta, herriari buruzko ezagutzaren eraikuntza soziala eta parte hartzailea bultzatu asmo du proiektu honek.
  • Helburuak:
    • Iurretari buruzko kalitatezko artikulu bat izatea euskarazko Wikipedian.
    • Iurretari buruzko ezagutza ahalik eta zabalen biltzea.
    • Herriari buruzko informazioa ahalik eta hizkuntza gehienetara zabaltzea.
  • Nola gauzatu zen:
    • Wikipedia erabiltzen ikasteko tailerrak egin ziren herrian.
    • Ekintza bateratu bat egin zen edukiak igotzeko.
    • Edonork igo zezakeen (eta egun ere) edukia.

 

Gure Gipuzkoa

http://www.guregipuzkoa.eus/

  • Zer da:
    Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuaren pean dauden argazki bilduma, milaka irudi eta baliabide grafiko anitzei ikusgarritasuna eskaintzea eta bermatzea. Aldi berean, Creative Commons lizentzien bitartez, berauk modu ireki eta aske batean Gipuzkoa gai nagusi harturik herritarrei erabiltzeko aukera eskaintzea.
  • Helburuak:
    • Gipuzkoako Foru AldundikoKultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentukoproiektua da eta Gipuzkoa 2.0 plangintzaren barnean txertatzen da.
    • IKTBen bidezko sozializazio sistematikoa (digitalizatzea, sustatzea eta hedatzea).
    • Gipuzkoaren ondarea mantentzea eta zabaltzea.
    • Kultura industriak sustatzea.
  • Nola gauzatzen ari den:

Bere funtzio nagusia erabiltzaile soilak, argazkilariak, erakunde publikoak zein mota guztietako taldeak iraganean eta orainean sortu dituzten argazkien biltegi eta erakuslehio izatea da, XIX. mendean hartutakoetatik, XXI. mendetik egungo ingurune digitalera arte.

  • Zer egiten du:
    • Erakundearen pean dauden argazki bilduma, milaka irudi eta baliabide grafiko anitzei ikusgarritasuna eskaintzen diete.
    • Creative Commons lizentzien bitartez, berauk modu ireki eta aske batean Gipuzkoa gai nagusi harturik herritarrei erabiltzeko aukera eskaintzea.
    • Hiritarrek plataforma elikatzen laguntzen dute, euren argazkiak argitaratuz.

 

Donostiapedia Liburua

https://eu.wikipedia.org/wiki/Wikiproiektu:Donostiapedia_Liburua

  • Zer da:
    Donostiari buruzko ezagutza guztia Wikipedian jartzeko egitasmoa.
  • Helburuak:
    • 50 lankidek Donostiari buruzko 100 artikulu editatzea.
    • Hiriaren ezagutza handitzeko, arlo guztietan: historia, kultura, kirolak, natura, elkarteak, auzoak, kaleak, eraikinak, pertsonaiak…
    • Wikipedian sartzen ditugun edukiekin liburu bat egingo dutelako.
  • Nola gauzatu den:
    • Donostiarrekin eta hiriko eragileekin (elkarte, gizabanako, talde….) lankidetzan, hiriaren historia, kulturari eta nahi den gaiei buruzko artikuluak argitaratu eta edonoren eskura jarriz.
    • Edukiak liburu batean biltzen dira.
    • Edukiak sortu dituzten hiritarrek liburuaren ale bat jaso dute.