Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Gure Proiektuak  •  Jakintza Librea • Ezaugarriak

Gure proiektuak

JKlik

JKlik proiektua 10 urteko ibilbidea daukan Clic 3.0 proiektuaren garapenaren emaitza da. Clic 3.0 aplikazio didaktikoak sortzeko programa da eta hezitzaile asko izan dira urte hauetan programa honetaz baliatu direnak ariketa elkarreragileak sortzeko haur hezkuntzatik bigarren hezkuntzara arteko haurren heziketako atal ezberdinak lantzeko.

Egitasmoa hasterakoan jarraitutako helburuak hurrengoak dira:

  • Hezkuntzari lotutako aplikazio multimediak “on-line”, internetetik zuzenean, erabiltzeko aukera eskaintzea,
  • Dagoeneko  eskuragarri zeuden Clic 3.0ko aplikazioekin bateragarritasuna mantentzea.
  • Plataforma eta sistema eragile zberdinetan (Windows, Linux, Solaris edo Mac OS X)  hauen erabilera ahalbidetzea.
  • Datuak biltegiratzeko formatu estandarizatu eta irekia erabiltzea beste aplikazio eta baliabideen datu baseetara arazo barik gehitu ahal izateko.
  • Kultura eta herrialde ezberdinetako eskola eta hezitzaileen arteko elkarlan eta materialen elkartrukatze esparrua zabaltzea, programen eta sortutako ariketen itzulpena eta egokitzapena errazteko.
  • Erabiltzaileek bidalitako zabalkuntza eta hobekuntzei buruzko iradokizunei erantzuna ematea.
  • Programazio talde ezberdinen kooperazio lanari esker programa handitzeko eta hobetzen joateko aukera eskaintzea.
  • Gaur eguneko erabiltzailearen inguru grafikoei moldatzea eta ariketak sortzeko giro indartsuagoa sortzea.
  • Programatzeko aukeratutako herreminta Java izan da, eta datuak biltegiratzekoa XML.

Osagaiak

Jklik lau aplikazioz osatuta dago:

  • JKlik apple: JKlik ariketa web orrialde baten txertatzea ahalbidetzen duen “applet”-a.
  • JKlik player: Internetera konektatuta egon gabe, ariketak ordenagailuaren disko gogorretik edota saretik burutzea ahalbidetzen duen programa bereizia.
  • JKlik author: Sortutako ariketak errazago, ikusgarriago eta intuitiboago sortze ahalbidetzen duen egile-herraminta.
  • JKlik reports: Ikasleek egindako ariketen emaitzekin informeak sortzeko eta datuak biltzeko balio duen modulua.

Lehen atala, “applet”-a, JKlik produkturen bat txertatuta daukan web orrialde batera lehen aldiz sartzerakon automatikoki jaitsiko da. Gainontzeko hirurak deskarga orrialdetik Java WebStarten bitartez instalatu daitezke.

Bateragarritasuna eta aukera berriak

JKliken garapena Klik 3.0 programarekin bateragarri izan dadin zainduz burutu da, horrela jadanik existitzen ziren ariketa multzoak plataforma berriak automatikoki errekonozidu ditzan.

Hauek dira JKlikek eskeintzen dituen berrikuntza batzuk Klik 3.0rekin alderatuz:

  • Erabiltzailearen inguru grafiko (skin) egokigarriak, ariketek biltzen dituzten botoiak eta gainontzeko elemntu grafikoak ditu
  • WAV, MP3, AVI, MPEG, QuickTime eta Flash 2.0 formatuan dauden multimedia baliabideen eta mugimendua daukaten GIFen eransketa.
  • Burutzen den ekintza bakoitzeko soinu bat ezartzeko aukera (klikatzerakoan, erlazionatzerakoan, osatzerakoan, asmatzerakon, huts egiterakoan…) proiektu edo ariketa bakoitzean moldagarri.
  • Ariketen kutxatileni txura kontrolatzen duten forma sortzaileak (“shapers”): JKlikekin ez da beharrezkoa beti laukizuzenak izatea.
  • Ikus-hobekuntza: HTML kodigoa kutxatiletan idazteko aukera, “TrueType” iturriak estilodun testuan txertatzeko aukera, gradiente eta kolore erdi gardenak erabiltzeko aukera?.
  • Ekintzen ezaugarri berriak: gehienezko denbora, saiakera kopuru mugatua, bi eduki multzotan banatutako memoria ariketak etab.
  • JKliken ariketa multzoari begiratuta ikus ditzakezue aipaturiko ezaugarri denak martxan.

Egitura irekia

Bere funtzioak esparru ezberdinetan moldatu eta handitzea ahalbidetzen duen egitura irekia dauka JKlikek. Programaren funtzionamendua zabalduko duten Java modulu berriak sor daitezke hurrengokoetan:

  • Ariketa mota berriak, “Acticity” mota abstraktua hedatuz.
  • Edukien sorkuntza automatikorako sistemak, “AutoContentProvider”  klase abstraktutik abiatuz ( momentu hauetan mota horretako inplementazio bakarra “Arith” dugu).
  • Erabiltzailearen inguru grafikoak, “Skin” mota zabalduz edo XML eskema berriak eskainiz “BasicSkin”.i.
  • “ActivityContainer” zabalduz, ariketen buruketarako lehen mailako motoreak.
  • “Sharper” mota abstraktua zabalduz, forma eta errekorte sortzaileak.
  • Informe sistemak, “Reporter” klasea hedatuz

Kataluniako gobernuko hezkuntza sailak  Lizentzia Publiko Orokorraren terminupean eskaintzen duen software libreko proiektua da JKlik. Lizentzia horri esker, proiektu hau askeki erabili, banatu eta alda daiteke zenbait baldintza errespetatuz gero, hala nola, autoretza aitortzen bada eta jatorrizkotik eratorritako produktuek ere lizentzia berbera gordetzen badute. JKliken iturri kodigoa garapen plataforman eskurgarri dago.

Datuen formatua

JKlikeko datuak XML formatuan gordetzen dira. Honi esker, egitura konplexuko baliabide bankuetan integratu eta JKlik proiektuak beste aplikazio batzuetan berrerabil daitezke.

JKlikek bi artxibo mota erabiltzen ditu:

  • .jclic luzapena duten artxiboak: Jklikeko proiektu baten deskripzio osoa duten XML dokumentuak dira. Dokumentu hauen egitura “jclic.xsd”  deritzon XML eskeman azaltzen da.

    JKlik dokumentuen erroko elementuak izena dauka eta lau oinarrizko elementu ditu:

    • : Proiektuaren autoreei buruzko informazioa, dekcriptore tematikoak, berrikusketak etab.
    • : Ariketa bakoitzaren funtzionamendua eta ezaugarriak definitzen dituen motako elementuak.
    • : Ariketak egiterakoan jarraitu beharreko hurrenkera aurkezten du, bai eta aurrera eta atzera botoien funtzionamendua.
    • : ariketak burutzeko beharrezkoak diren osagai denen ( irudi, soinu, bideo, MIDI, iturriak, TTF etab) kokalekuaren eta izenaren arteko harremana.
  • .jclic.zip luzapena duten artxiboak: Ariketak burutzeko beharrezkoak diren osagai denak (irudiak, multimedia artxiboak?) eta .jklik dokumentu bakarra duten ZIP artxibo estandarrak dira. Formatu honen erabilerak, proiektu osoa fitxero bakarrean sartzea ahalbidetzen du. Formatu hauetaz gain, JKlikek PAC eta PCC fitxeroak har litzake Klik 3.0tik.

Internazionalizazioa

JKlikeko testu eta mezu denak kanpoko fitxerotan daude, beste hizkuntza baterako itzulpena errazteko.

Bai programak otestuak bai ariketak Unicode formatuan daude.Honi esker, mendebaldekoaz gain, beste alfabetu eta idazmolde batzuk ere erabil daitezke. Era berean, programak bi noruntzetan idaztea ere jasaten du (eskumatik-ezkerrera eta ezkerretik eskumara) erabilitako hizkuntzak horrela eskatzen duenean. Garapen proiektua programa hau beste hitzkuntza batzuetara itzulpenak egin nahi dituzten pertsona guztiei irekita dago.