Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Gure Proiektuak  •  Jakintza Librea • Laguntza

Gure proiektuak

JKlik

Zelan jarri JKlik martxan? 
JKlik osatzen duten aplikazioak Java WebStart izena daukan sistema baten bidez jartzen dira martxan. 

Java WebStartek zuzeneko atzipenik egin nahi dugun galdetzen du (shortcut, Javak erabiltzen duen hizkuntzan). Galderari “ez” erantzun bagenion ez genekielako zer ari zen galdetzen, edo behin sortu bagenuen baina norbaitek ezabatu badu, edo ez baldin badabil…eskuz berriro sortu daiteke. WebStart aplikazio baterako zuzeneko atzipenik sortu nahi izatekotan ondorengoa egin behar da:


Java WebStart aplikazio kudeatzailea irekitzea. Inicio menutik egin daiteke, “Java WebStart” deritzon irudia bilatuz gero edo, errazago, lotura honetan sakatuz.
Jaitsitako aplikazioen multzoa bilatu. Bertan JKlik agertu beharko litzateke. Hau aukeratu.
Aplikazioaren menua ireki eta “zuzeneko atzipenak ezabatu” dioen marra aurkituz gero (Remove shortcuts) aukeratu. 
Berriro ere aplikazioen menua ireki eta “atzipen zuzenak sortu” marra aukeratu. Ikusiko duzue nola bi irudi (ikono) agertzen diren, bata hasierako menuan eta bestea eskritorioan. Behin sortutakoan, zuzeneko atzipen hauk nahi den lekura kopiatu eta itsas daitezke. 

 

MAC OS Xen, atzipen zuzenak “aplikazio” izena daukate eta eskritorioan sortzen dira. Prozedura berdina jarraitu behar da: aplikazioen kudeatzailea ireki, objektua ezabatu (hau aurretiaz sorturik bazegoen) eta berriro ere sortu. Behin sortutakoan, aplikazioak egokientzat jotzen den karpetara mugi daitezke, baita programen barrara ere. 

Linux eta Solarisen ezin da WebStart aplikazioetarako atzipen zuzenik sortu (momentuz behinik behin). Hala ere, aplikazio kudeatzailea martxan jartzen duen JNLP artxiboa jaits dezakezue eta “Java Aplikazioak” dioen etiketa atxiki bera seinalatzen duen jaurtitzaileari. Erabiltzaileek jaurtitzaile horretan klik egiten dutenean leiho berri bat irekiko da eta bertan, beste gauza batzuen artean, JKliken irudia agertuko da. Beste aukera bat, JKlik martxan jartzen duen JNLP artxiboa zuzenean jaistea litzateke, eta artxibo hori jaurtitzaile batekin seinalatzea, baina hau ez da gomendatzen programaren eguneratze automatikoa etengo lukeelako. 
 


WebStartek arazo mezu bat erakusten du aplikazioak martxan jartzen saiatzen naizenean 

Java WebStart programaren hasierako jaitsiera edo eguneratze prozesuan, gerta liteke elementuren bat izorratzea eta programen funtzionamendua oztopatzea. Konponbiderik errazena horrelako kasuetan, izorratutako aplikazioak ezabatzean eta hauek berriro ere instalatzean datza.

Lotura hau sakatuz Java WebStarteko kontrol leihoa ireki eta bertan jaitsitako JKlik aplikazioak bilatu. Bata bestearen atzetik aukeratu eta ondoren, ezabatu. 


Zein da JKliken erabilera baimena?
Jklik software librearen barruan kokatzen den egitasmoa da eta horrenbestez, GNU Lizentzia Publiko Orokorrak (LPO) araututa dago. Lizentzia honek edukia erabiltzea, banatzea eta aldatzea ahalbidetzen du, betiere zenbait baldintza errespetatuz. Errespetatu beharreko baldintzen artean nabarmentzekoak hurrengo biak dira: egiletzaren aitorpena egitea eta (LPO) lizentzia mota erabiltzen jarraitzea hasierako materialetik sortutako edozein materialetan.


Zein da JKlik sarean instalatzeko erarik onena? 

Gomendagarriena, fitxeroen serbidore batean egokitutako proiektuen liburutegi amankomuna sortzea litzateke. Honek bere eginkizuna bete dezan, ezinbestekoa da ordenagailu denetako JKlikean liburutegi hori nagusi bezala izan dezaten konfiguratzea. Honi esker aplikazioen instalakuntza, atzipen zuzenen antolaketa eta segurtasun kopien sortzea ikaragarri erraztuko da. Serbidorean instalatutako edozein egitasmo, ordenagailuetako JKlik pantailetan agertuko da automatikoki.
  

  Nire hizkuntza aukeratu arren, JKlikeko mezuak ez dira hizkuntzan horretan agertzen. 

JKlik martxan jartzen den lehen aldian agertzen den hizkuntzen zerrenda eta konfigurazio prozesuan agertzen diren leihoetan agertzen direnak, ISO 639-2 nazioarteko estandarrarekin bat datoz. JKlikek ez dauka, hala ere, zerrenda honetako hizkuntza denetarako itzulpenik. 
 

Jklik ez da Java WebStarten bitartez pizten Linux sisteman!

Bateraezintasun arazo bat dago Sunen Java makina birtualek dakarten WebStartaren eta glibc liburutegiaren 2.3.3 eta geroagoko bertsioen artean. Azken hauek GNU/Linuxen azken bertsioetan topa daitezke Suse 9.2 eta Fedora Core 3 bezalakoetan adibidez.