Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Gure Proiektuak  •  Lehiaketeei Buruzko Informazioa • 7. edizioa (2015)

Gure proiektuak

Aurreko edizioak

MARCA_BANDENLEHIA_2015

Banden Lehiako 7. edizioan hainbat berrikuntza sartu genituen lehiaketan.

Irudi berria sortu genuen alde batetik, bai logo eta webgune berritu eta tablet eta smartphonetarako doituta. Bestalde, lehiaketako bozketa sisteman ere aldaketak ezarri genituen: lehenengo internet bidezko fasean talde bakarra sailkatuko zen aurrerantzean onlinean lortutako botoei esker eta beste hiru talde finalistak epaimahaiak aukeratu zituen. Finaleko ekitaldiko bozketa sisteman ere berrikuntza jarri genuen martxan: publikoak Twitter bidez eman zuen botoa bere gogoko taldearen alde.

Banden Lehia 2015eko datuak

Edizio honetan Banden Lehiak itxura berria erakutsi zuen guztiz, bai irudi eta bai webgunearen aldetik baita ere. Banden Lehiako webgunea .eus domeinu pean martxan jarri genuen.
Bozkatzeko sistema ere aldatu izan genuen.

Epaimahaia edizio honetan kide hauek osatu zuten: Baga Biga musika ideiak diskoetxeko Ritxi Aizpuru; Last Toureko Aritz Gonzalez; Leire Palacios musika kazetaria; eta Zuriñe Hidalgo, Hesian taldeko musikaria eta aurkezlea.

Guztira 13 taldek eman zuten izena eta epaimahaiak lan handia izan zuen erabakia hartzeko, guztiak maila handikoak bai ziren.
Publikoaren onlineko botoei esker talde bat sailkatu zen: Bermeotik heldutako Ozhen taldeak 13.970 boto jaso zituen.
Beste hiru talde finalistak epaimahaiak aukeratutakoak izan ziren: Baionatik heldutako Begiz begi taldea, aurten gainera lehenengoz izaten dugula iparraldeko talde bat finalean; Desore, Igorretik; eta Yoko Out Durangotik. Beraz, hiru talde bizkaitar eta iparraldeko bat.

Ozhen-taldekoa

Ozhen taldea

BegizBegi

Begiz begi taldea

Desore

Desore taldea

YokoOut

Ekitaldia

Aurreko ediziotan bezala, Bilborocken ospatu genuen lau talde hauen arteko finala eta Oihan Vega esataria izan zen aurkezlea.

Edizio honetako talde gonbidatua URTZ izan zen eta kontzertua eskaini zuen lau finalisten emanaldia bukatuta eta publikoak botoa ematen zuen bitartean.

Oso giro ona izan genuen gau osoan zehar Bilborocken eta aretoa beteta egon zen. Taldeek publikoa bereganatu zuten hasieratik eta oso kontzertu onak eskaini zuten eta jarrera paregabea erakutsi, euren arteko laguntasuna sortu zela.

20151127_222756

Botoak

Finaleko zuzeneko emanaldi hauetan bai publikoak eta bai epaimahaiaren artean erabaki zen zein izan zen edizio honetako irabazlea. Publikoaren botoak %40ko balioa zuen eta epaimahaikideen iritziek beste %60a suposatu zuen.

Edizio honetan botoa emateko sisteman berrikuntza ezarri genuen eta Twitter plataforma erabili genuen bozkatzeko. Lau taldeek txio kopuru bat argitaratu behar zuten eta publikoak txio horiek birtxiokatzen eman zien botoa. Erabiltzaile bakoitzak behin baino ezin zuen txio bakoitza birtxiokatu.

Guztira ia 5.500 txio bidali ziren gauan zehar, ekitaldia irauten zuen bitartean.

Publikoaren botoei esker Ozhen taldeak lortu zituen birtxio kopuru gehien, 2.224 birtxioketarekin. Desore taldea atzetik 1.784rekin; eta ondoren Yoko Out, 985 birtxio izan zituen eta 420 Begiz begik.

Epaimahaiak, bestalde, aho batez erabaki zuen Begiz Begik lehen postuan egon behar zuela.

Eta horrela, boto guztien %63 pasatarekin, Begiz begi taldea suertatu zen irabazle. Ondoren, Ozhen taldea, %16,43a eta Desore hurbil, %13,18rekin; Yoko Outek %7,28ª lortu zuen.

Beraz, Begiz Begi atera zen Banden Lehiako 7. Edizioko irabazle eta datorren urtean iparraldetik etorriko zaigu uzta, disko formatoan.

Banden Lehia 2015eko Begiz begi irabazlea
Banden Lehia 2015eko sari banaketa

Sariak

Banden Lehiako zazpigarren edizioak sari galantak izan zituen:

Lau taldeek beste sari berezi bat jaso zuten: lehiaketako 2015eko edizioko disko bilduma oroigarria. Azkue Fundazioak lau finalisten kanten disko bilduma oroigarria ekoiztu eta finala egunean banatu zizkien.

Beraz, Banden Lehiaren beste edizio arrakastatsu bat.

youTube1Banden Lehiako 7. edizioko bideo laburpena

youTube1Banden Lehiako 7. edizioko finaleko kontzertu guztiak ikusteko sartu gure YouTubeko kanalean

flickrBanden Lehiako 7. edizioko finaleko argazki bilduma