Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Gure Proiektuak  •  Lehiaketeei Buruzko Informazioa • 6. edizioa (2014)

Gure proiektuak

Aurreko edizioak

2014ko Banden Lehia lehiaketa berezia izan zen: Azkue Fundazioak bosgarren urteurrena bete zuen aste horretan eta lehiaketa honetako 6. edizioa ospatu genuen, jada euskal musikaren alorrean egitasmo entzutetsua bilakatuz. Horregatik finala ere modu berezi batean ospatu nahi genuen.

logo_BL2014_B rejilla

Banden Lehia 2014ko datuak

Aurreko edizioko joera jarraituz, lehiaketa honen hasierako edizioetan baino banda gutxiagok eman zuten izena, baina maila askoz altuagoko taldeak izan ziren.
Seigarren edizioan 24 izan dira izena eman zuten taldeek.

Finala ikusteko, aretoa beteta egon zen gau osoan zehar eta Hesianen disko berriaren girako lehenengo kontzertua ikusteko ere aretoa guztiz bete zen, aforoa kontrolatu behar izan zelarik.

Ekitaldia

Jaialdia oso giro onean ospatu genuen, Oihan Vega esatariak aurkeztua. Edizio honetako lau banda finalistak bizkaitarrak izan ziren guztiak: Crazy Chaos bilbotarrak; Gorliz, Plentzia, Urdulizeko Late to Scream taldea; Bilbo eta Getxotik etorritako Aizkorak Zorroztu eta Larregi lemoatarrak.

Eta ekitaldirako talde gonbidatu berezia Hesian izan zen. Talde honek Banden Lehiako finalerako eskaini izan zuen kontzertuarekin Bilbon hasi zuen “Hegalak astinduz” disko berria aurkezteko gira.

Gau osoan zehar Bilborock aretoa beteta izan genuen eta talde finalisten jarraitzaileek ere euren gogoko bandei animatzen ibili ziren. Aretoaren kanpoaldean, azken urtetan bezala, photocall bat montatu genuen eta bertaratutakoek primeran pasatu zuten mozorrozten.

_MG_5730

Taldeek kontzertu bikainak eskaini zizkiguten eta euretariko hiru banda sortu berriak izan arren, profesionaltasun eta jarrera maila altua erakutsi zuten.

Epaimahaia bertan egon da kontzertu guztiak ikusten eta euren balorazioak egiten. Aurtengo epaimahaia kide hauek osatu dute: Baga Biga diskoetxeko Ritxi Aizpuru, Governors eta Ekon taldetako Juan Sangre musikaria, Myriam Garzia musika arloko kazetaria eta Last Tour Internationaleko Zaloa Zabala.

Botoak

Finaleko zuzeneko ekitaldian botoak emateko oinarriak ere aldaketak izan zituen edizio honetan. Bien artean talde irabazlea aukeratzeko bataz bestekoa ateratzeko formula aldatu egin zen pitin bat: publikoaren botoek erabakiaren %40a suposatu zuen eta epaimahaiaren iritziak pisu handiagoa eukiko zuen erabakian, beste %60a.

Horrela, hauek izan ziren taldeek lortu izan zituzten botoak: guztira 17.368 dei jaso ziren, horietatik 10.185 zuzenak. Aizkorak zorroztu taldeak 601 dei jaso zituen (publikoaren botoen %2,36a); 1.865 Crazy Chaos taldearentzat izan ziren (%7,32a); 3.627 dei Late to Scream taldearentzat (%14,24a); eta Larregirentzat 4.092 dei, publikoaren botoen bataz besteko %16,07a.

Epaimahaiaren iritziak erabakiaren %60a suposatu zuen eta horren arabera Larregik ere epaimahaikideen botoen %26,67a lortu zuen. Ondoren, Late to Screamek, %20a; Aizkorak zorroztuk %8,89a eta Crazy Chaosek %4,44a.

Beraz, boto guztien portzentaien zenbaketa eginda, Larregik irabazi zuen Banden Lehiako 6. edizioa, %42,74arekin; Late to Screamek %34,24a lortu du; Crazy Chaosek %11,77a eta Aizkorak zorroztu %11,25a.

Sariak

Esan bezala, seigarren edizioan sariak hobetu ziren berriz ere.
Horrela, lau bandetako taldekide bakoitzak Azkue Fundazioak edizio honetarako ekoiztu duen lauron kantak jasotzen duen bilduma diskoaren zenbait ale jaso zuen.

Eta Larregi talde irabazleak, hiru sari nagusi eta garrantzitsuak lortu zituen: BagaBiga diskoetxearekin lan bat ekoiztuko du eta 2015eko Bilbao BBKLive eta Bartzelonako Euskal Herria Sona jaialdietan joko du.

_MG_5779

flickrHemen sakatu ekitaldiko argazkiak ikusteko: taldeen kontzertuak, photocall-a eta Hesianen kontzertua.
Hemen edizio honetako laburpen bideoa: