Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Gure Proiektuak  •  Lehiaketeei Buruzko Informazioa • 8. edizioa (2016)

Gure proiektuak

Aurreko edizioak

BandenLehia2016_Logoa-webgunea

Banden Lehia lehiaketaren helburua urtero Interneteko euskal musika talde amateurrik entzutetsuena saritzea da.

Zortzigarren edizio honetan  22 taldek eman dute izena eta aniztasuna nagusi izan da, bai jatorri aldetik eta bai musika estilo aldetik ere. Lehenengoari erreparatuz, Hego Euskal Herri eta Nafarroatik heldutako taldeez gain, aurten ere, iparraldeko talde batek eman du izena baita ere. Eta estiloari erreparatuz, anitza izan da aurkeztutako taldeek jotzen duten musika: ska, metal, reggae, pop, rock…

Bestalde, aurtengo epaimahaia Ritxi Aizpuruk [musika editorea; Baga Biga diskoetxeko arduraduna], Ines Osinagak [Gose taldeko kidea], Zuriñe Maguregik [Gaztezulo aldizkaria] eta Aritz Gonzalezek [Last Tour International]osatu dute.

Sariak ere guztiz desiragarriak izan dira eta talde irabazleak honako hau jaso dute:

Finala, azaroaren 25ean, Bilborock aretoan ospatu dugu. Ekitaldi honetan lau banda finalistek zuzeneko kontzertua eskaini dute. Publikoak botoak eman zituen eta epaimahai profesionalak ere kontzertuak ikusi ditu. Bien artean edizio horretako irabazlea aukeratu dute.

Publikoaren botoei esker, 18.559 botoekin, Bilboko Sutan taldea izan da aukeratua eta epaimahaikideek beste hiru talde hauek aukeratu dituzte: Bilboko Zazkel, Zumarraga-Urretxuko Hi Exekutibo eta Usurbileko Izeberg.

Zazkel taldea izan zen Banden Lehiako 8. edizioko irabazlea. Hemen duzue informazio osoa.

 Banden Lehia 2016eko 8. edizioko laburpen bideoa:

youTube1Banden Lehiako 8. edizioko finaleko kontzertu guztiak ikusteko sartu gure YouTubeko kanalean

BandenLehia-kartela_webgunea

Banden Lehia 2016 8. edizioko promozio bideoa:

Lehiaketaren webgunea ikusteko: www.bandenlehia.eus

Sar zaitez menuan edizio bakoitzeko informazioa jasotzeko.

Banden Lehiako webgunea ikusi.