Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Gure Proiektuak  •  Lehiaketeei Buruzko Informazioa • Aurreko Edizioak

Gure proiektuak

Banden Lehia

Aurreko Edizioak

Euskara sarean jostea da gure lana eta gure helburua. Gurea eta zuena ere bai. Guztion artean euskara zabaltzen dugu mundu digitalean ere bai eta euskara teknologiara eramaten dugu.

Webguneko atal hau euskaldun eta euskalzale guztiontzat erabilgarri izatea nahi dugu eta aukera eman nahi dugu mundu digitalean sortzen diren ekimenen berri emateko eta euskara eta gure kultura eta gizartearekin harremanatuta dauden egitasmo ezberdinak sustatzeko.

Asko dira euskararen alde mundu osoan zehar lan egiten duten erakundeak. Ezagutu atal honetan zer egiten duten euskararen alde.

Hastapenak

Banden Lehiaren hastapenak 2008an eman ziren, Bizkaiko Foru Aldundiak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko kontzertu erraldoi bat ospatu zuenean, tokiko bandek eskainia. Ekitaldi formatoa izan zuen orduan.

2009an lehenengo edizioa

2009an, Banden Lehia webgunea sortu eta lehiaketa osagaia gehitu zitzaion egitasmoari: banda ezagun baten kontzertua izango zen, baina baita talde amateur euskaldunen arteko lehiaketa bat.

Hasieratik eman zitzaion ikuspegi teknologikoa, hori bai. Eta urte horretan jarri zen martxan finalean egun ere erabiltzen den bozketa sistema: publikoak bere gogoko taldearen alde bozkatzeko aukera izango zuen, talde bakoitzari esleitzen zaion telefono zenbaki bati dei galduak eginez.

Ekitaldi polita izan zen hura eta urte horretan Haxotz taldeak irabazi zuen. Talderako musika tresnak erosi ahal izateko 2.000 euro irabazi zuten.

Haxotz, Banden Lehia 2009



Bigarren edizioa (2010)

2010eko bigarren edizioan Último dia, Arrakada, Hits eta Enkore taldeak aritu ziren finalean, Kafe Antzokian ospatutako ekitaldian. The Uski´s taldearen kontzertua ere eskaini genuen.

Azkenik, Ultimo dia taldea suertatu zen irabazle.

Taldeak 2.000€-ko opari-txekea jaso zuen musika-materialetan gastatzeko.

Ultimo día taldea - Banden Lehia 2010eko irabazlea

Hirugarren edizioa (2011)

Urte honetan lehiaketak arrakasta eta ezaguna izatea lortu zuen eta aurrera pausu bat emateko aukera izan genuen, sariak hobetuz. Bestalde, epaimahaia osatu zuen taldea ere profesionalizatzea lortu genuen eta maila handiko kideak bildu zituen: Joseba Martin (Radio Euskadiko esataria, musika arloan aditua), Ritxi Aizpuru (Baga Biga diskoetxeko arduraduna), Haimar Arejita (Gatibu taldeko musikaria) eta Last Tour International enpresako kide bat.

Edizio honetako finalistak izan ziren: The Mocker´s durangotarrak eta Bilboko B-Flat taldeak, webguneko botuei esker; beste biak, epaimahaiko kideek aukeratuak, Damudot mallabiatarrak eta Elorriotik heldutako Namek Planet taldeak izan ziren.

Bilborocken ospatu genuen lehenengoz finaleko ekitaldia eta Gose taldea izan zen gonbidatua.

Irabazlea Namek Planet izan zen eta sari honi esker musika-tresnak erosteko 2.000 eurotako diru-txekeaz gain, Bilbao BBKLive jaialdiko 2012ko edizioan jotzeko aukera ere lortu zuen. Euskal musika eta euskaraz egindako musika nazioarteko jaialdi baten mailara eramatea lortu genuen.

Bestalde, Banden Lehia 2011ko webgunea Buber Sarietan nominatua egon zen, euskarazko garapen teknologikoen kategorian.

Namek Planet, Banden Lehia 2011

Laugarren edizioa (2012)

Urtez – urte lehiaketa kalitateari dagokion hobekuntzari esker bilakatu da. Edizio honetan beste berrikuntza bat sartu genuen sarietan: irabazleak Bilbao BBKLive jaialdian jo eta disko bat ekoizteko aukera izango zuen.

Eta lehiaketako edizio bakoitzeko disko bilduma oroigarria sortzea ere otu zitzaigun: lau banda finalisten kantekin osatutako diskoa ekoiztu eta finalista guztiei oparitu.

Edizio honetako lau finalistak hau izan ziren: The Crazy Wheels bilbotarrak, Malder zestoarrak, Usurbilgo Odolaren mintzoa eta Barakaldoko Herri Oihua. Finala orekatua taldeen jatorriari dagokionez eta musika estilo oso ezberdinetakoak.

Herri Oihua eta The Crazy Wheels webguneko botoei esker sailkatu ziren; epaimahaiak beste bi talde aukeratu zituen finalean aritzeko: Malder eta Odolaren mintzoa.

Edizio honetako epaimahaian egon ziren: Ritxi Aizpuru (Baga Biga diskoetxeko arduraduna), Peio Reparaz (Vendeta taldeko musikaria), Pablo Cabeza (musika kazetaria) eta Last Tour Internationaleko Zaloa Zabala.

Bilborocken ospatutako finalean The Uski´s taldea izan zen gurekin kontzertua eskaintzen.

2012 edizioko Banden Lehiako irabazlea Herri Oihua taldea izan zen. Barakaldoko taldeak Baga-Biga diskoetxearekin disko bat ekoiztu zuen eta 2013ko BBKLive jaialdian zuzeneko kontzertua eskaintzeko aukera izan zuten baita ere.
Herri Oihuaren EZ diskoa 2013ko uztailean aurkeztu genuen. Hile horretan ere Bilbao BBKLive jaialdian jo zuten.

Herri Oihua, Banden Lehia 2012

 

 

 

 

 

 

 

Bosgarren edizioa (2013)

Maila handiko taldeak aurkeztu ziren eta azkenean hauek izan ziren lau banda finalistak:  IsekaUkanEskean Kristöeta Urgatz taldeak!! 

Epaimahaikideak edizio honetan hauek izan ziren: Baga-Bigako arduraduna den Ritxi Aizpuru; Last Tour Internationaleko Zaloa Zabala; Gatibu taldeko Haimar Arejita eta Andres Portero kazetaria.

Bilborocken ospatu genuen finala eta Vendetta taldearen kontzertua izan genuen ere. Finalik jendetsuena izan zen.

Irabazlea, arratiako Eskean Kristö izan zen. 2014ko Bilbao BBK Liven jo zuten eta diskoa ekoiztu baita ere. Diskoak “Azote Kaldüz” du izenburua eta 2014ko urrian aurkeztu genuen.

IMG_4442

 

 

 

 

 

 

 

Seigarren edizioa (2014)

2014ko Banden Lehia lehiaketa berezia izan zen: Azkue Fundazioak bosgarren urteurrena bete zuen aste horretan eta lehiaketa honetako 6. edizioa ospatu genuen, jada euskal musikaren alorrean egitasmo entzutetsua bilakatuz. Horregatik finala ere modu berezi batean ospatu nahi genuen.

Banden Lehia 2014ko datuak

Aurreko edizioko joera jarraituz, lehiaketa honen hasierako edizioetan baino banda gutxiagok eman zuten izena, baina maila askoz altuagoko taldeak izan ziren.
Seigarren edizioan 24 izan dira izena eman zuten taldeek.

Finala ikusteko, aretoa beteta egon zen gau osoan zehar eta Hesianen disko berriaren girako lehenengo kontzertua ikusteko ere aretoa guztiz bete zen, aforoa kontrolatu behar izan zelarik.

Ekitaldia

Jaialdia oso giro onean ospatu genuen, Oihan Vega esatariak aurkeztua. Edizio honetako lau banda finalistak bizkaitarrak izan ziren guztiak: Crazy Chaos bilbotarrak; Gorliz, Plentzia, Urdulizeko Late to Scream taldea; Bilbo eta Getxotik etorritako Aizkorak Zorroztu eta Larregi lemoatarrak.

Eta ekitaldirako talde gonbidatu berezia Hesian izan zen. Talde honek Banden Lehiako finalerako eskaini izan zuen kontzertuarekin Bilbon hasi zuen “Hegalak astinduz” disko berria aurkezteko gira.

Gau osoan zehar Bilborock aretoa beteta izan genuen eta talde finalisten jarraitzaileek ere euren gogoko bandei animatzen ibili ziren. Aretoaren kanpoaldean, azken urtetan bezala, photocall bat montatu genuen eta bertaratutakoek primeran pasatu zuten mozorrozten.

_MG_5730

 

 

 

 

 

 

Taldeek kontzertu bikainak eskaini zizkiguten eta euretariko hiru banda sortu berriak izan arren, profesionaltasun eta jarrera maila altua erakutsi zuten.

Epaimahaia bertan egon da kontzertu guztiak ikusten eta euren balorazioak egiten. Aurtengo epaimahaia kide hauek osatu dute: Baga Biga diskoetxeko Ritxi Aizpuru, Governors eta Ekon taldetako Juan Sangre musikaria, Myriam Garzia musika arloko kazetaria eta Last Tour Internationaleko Zaloa Zabala.

Botoak

Finaleko zuzeneko ekitaldian botoak emateko oinarriak ere aldaketak izan zituen edizio honetan. Bien artean talde irabazlea aukeratzeko bataz bestekoa ateratzeko formula aldatu egin zen pitin bat: publikoaren botoek erabakiaren %40a suposatu zuen eta epaimahaiaren iritziak pisu handiagoa eukiko zuen erabakian, beste %60a.

Horrela, hauek izan ziren taldeek lortu izan zituzten botoak: guztira 17.368 dei jaso ziren, horietatik 10.185 zuzenak. Aizkorak zorroztu taldeak 601 dei jaso zituen (publikoaren botoen %2,36a); 1.865 Crazy Chaos taldearentzat izan ziren (%7,32a); 3.627 dei Late to Scream taldearentzat (%14,24a); eta Larregirentzat 4.092 dei, publikoaren botoen bataz besteko %16,07a.

Epaimahaiaren iritziak erabakiaren %60a suposatu zuen eta horren arabera Larregik ere epaimahaikideen botoen %26,67a lortu zuen. Ondoren, Late to Screamek, %20a; Aizkorak zorroztuk %8,89a eta Crazy Chaosek %4,44a.

Beraz, boto guztien portzentaien zenbaketa eginda, Larregik irabazi zuen Banden Lehiako 6. edizioa, %42,74arekin; Late to Screamek %34,24a lortu du; Crazy Chaosek %11,77a eta Aizkorak zorroztu %11,25a.

Sariak

Esan bezala, seigarren edizioan sariak hobetu ziren berriz ere.
Horrela, lau bandetako taldekide bakoitzak Azkue Fundazioak edizio honetarako ekoiztu duen lauron kantak jasotzen duen bilduma diskoaren zenbait ale jaso zuen.

Eta Larregi talde irabazleak, hiru sari nagusi eta garrantzitsuak lortu zituen: BagaBiga diskoetxearekin lan bat ekoiztuko du eta 2015eko Bilbao BBKLive eta Bartzelonako Euskal Herria Sona jaialdietan joko du.

_MG_5779

Hemen sakatu  ekitaldiko argazkiak ikusteko: taldeen kontzertuak, photocall-a eta Hesianen kontzertua.
Hemen edizio honetako laburpen bideoa: