Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Gure Proiektuak  •  Lehiaketeei Buruzko Informazioa • Banden Lehia

Gure proiektuak

Banden Lehia

BandenLehia2016_Logoa-webgunea

Banden Lehia lehiaketaren helburua urtero Interneteko euskal musika talde amateurrik entzutetsuena saritzea da. 2016an 8. edizioa ospatu dugu.

Banden Lehia lehiaketaren helburu nagusia euskara sustatzea da, musikaren alorrean kasu honetan. Horretarako online plataforma bat jartzen dugu martxan, musika taldeen parte hartzea bideratzeko eta urteko euskal musika talde amateurrik onena saritzeko.

Lehiaketak bi fase izaten ditu eta urtero iraila – azaroa bitartean ospatzen da: lehenengoa Internet bidez garatzen da eta bozketa popularra eta epaimahai aditu baten iritziak batzen ditu; eta bigarrena, zuzeneko ekitaldi batetan ospatzen da. Talde finalistek zuzeneko emanaldi bat eskaintzen dute.

 

Sariak

Sariak ere guztiz desiragarriak dira eta talde irabazleak honako hau jasotzen du:

Finala Bilborock aretoan ospatzen dugu urtero eta talde ospetsu baten ekitaldia izaten dugu ere. Ekitaldi horretan lau banda finalistek zuzeneko kontzertua eskaintzen dute. Publikoak botoak ematen ditu eta epaimahai profesionalak ere kontzertuak ikusten ditu. Bien artean edizio horretako irabazlea aukeratzen dute.

Lehiaketaren webgunea ikusteko: www.bandenlehia.eus

Sar zaitez menuan edizio bakoitzeko informazioa jasotzeko.

8. edizioa

BandenLehia-kartela_webgunea

Azaroaren 25ean Banden Lehiako 8. edizioko finala ospatu genuen. Hauek izan ziren finalistak:

Sutan, publikoak aukeratuta, 18.559 botoekin.

Zazkel

Hi Exekutibo

Izeberg

Zazkel taldea izan zen Banden Lehiako 8. edizioko irabazlea. Hemen duzue informazio osoa.

 

Banden Lehia 2016 8. edizioko promozio bideoa:

 Banden Lehia 2015eko 7. edizioko laburpen bideoa:

 

Banden Lehiako webgunea ikusi.