Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Gure Proiektuak  •  Lehiaketeei Buruzko Informazioa • Blogetan! 2014ko edizioa

Gure proiektuak

menu-lateralarray(0) { }

Blogetan! 2014ko edizioa

2013ko bukaeran euskarazko blogen lehiaketa deialdia zabaldu genuen. Gure ideia garatu eta egitasmoa aurrera eramateko ARGIA aldizkari laguntzaile izan genuen. Blogetan! Blog izarren bila izena jarri genion lehiaketari eta egitasmo arrakastatsua bilakatu zen.

blogetan-logoa.png

Egitasmoak oso harrera ona eduki zuen eta 115 blog apuntatu zirenLau kategoria ezarri ziren lehiaketan: Kultura arloko blogak, Gizarte eta Politika arloaAisialdiarekin erlazionatutako gaiak eta Zientzia eta Teknologia.

Bakoitzeko hiru lan finalistak aukeratu ondoren, epaimahaiaren erabakia izan zen lau irabazleak aukeratzea. Hauek, Blogetan! Euskal blogarien topaketa jardunaldian eman ziren ezagutzera.

Hauek dira, beraz,  Blogetan! Blog izarren bila lehiaketako kategoria bakoitzeko irabazleak:

Kultura arloko blogak

Klak-eta

Iñaki Gauna da blog honen arduraduna. Eta lehiaketan parte hartu izan duen historia gehien duenetarikoa, 2007ko maiatzean sortu baitzen.

Zinemari buruzko bloga da hau eta lehiaketako sorpresa izan da. Arte mota honen inguruko informazioa, bitxikeriak, istorioa eta jakintza osoa zabaltzen du. Honen barruan, denetarik: kritikak, agenda, iruzkinak… eta baita zinemagintzarekin lotutako esparru ezberdinetarako tartea: liburuak, zinemaldiak, kartelak, zine-musika…

Iñakiren esanetan, terapia-gunea dauka batik-bat blogak. Eta esan behar da terapia ona egiten duela, daukan jakintza osoa zabaltzen duelako eduki interesgarriz.

Blog hau gazteleraz eta euskaraz landuta dago eta zineklub ezberdinen informazioa zabaltzen da ere bai.

Gizarte eta Politika arloa

Arma, tiro, klik (Amaia Lekunberri)

ArmaTiroKlik

Arma tiro klik Argia sareko blogetako bat da, Amaia Lekunberriren egitasmo pertsonala. Nahiko egitasmo berria da, 2013ko urrian hasi zena.

Amaiaren proposamena ezberdina da, fotokazetaritza egiten baitu blog honetan. Baina modu berezian: Amaiak iritzia izatearen eskubidea aldarrikatzen du eta egia bakarra ez dagoela. Bere artikuluen bidez askotan saldu nahi diguten egia bakar horri aurre egiten dio eta beste ikuspuntu bat aurkezten digu.

Beraz, berri, gertaera edo egunerokotasunari lotutako argazki batez baliatuta, bere ikuspuntua adierazten digu Amaiak. Gai nagusiak, gizarte osotasunean, feminismoa eta musika. Argazki guztiek karga kontzeptual nabarmena izaten dute eta blogaren oinarria dira.

Aisialdiarekin erlazionatutako gaiak

Tropela bloga (Tropela taldea)

Tropela

Blog hau lehiaketan zaharrena da, 2005eko ekainetik argitaratzen baititu txirrindularekin zerikusia izan ditzaketen artikulu interesgarriak. Blog honek ia 30 lagun blogari ditu eta eurak dira artikuluak argitaratzen dituztenak.

Hamaika gai ezberdin landu izan ditu blogak urte hauetan zehar, txirrindularitzaren ikuspuntutik abiatuta. Zaletasun hau maila gorenera eraman izan dute eta euskaraz burututako egitasmoa izanda, meritu handia lortu izan du hainbat leku ezberdinetako txirrindularitzazaleen artean ezaguna izatea lortuz.

Zientzia eta Teknologia

Euskalnatura (EuskalNatura taldea)

EuskalNatura

EuskalNatura hainbat naturzale gaztek 2006an sortu zuten. Gaur egun ia arlo ezberdinetan diarduten 52 lagunez osatutako taldea da eta helburuak bi ardatz nagusitan oinarritzen dira: Euskal Herriko natura eta natur zientziak jende guztiaren eskura jartzea eta zabaltzea eta euskaraz izatea.

EuskalNaturako hainbat kidek, bestalde, Udako Euskal Unibertsitateko Natur Zientziak saila dinamizatzeko ardura dute, eta zenbait jarduera elkarlanean antolatzen dituzte, ondorioz, UEUko Natur Zientzia sailak etaEuskalNatura taldeak.

Blog honek oso egitura zabala dauka: erreportaiak, agenda, gaien araberako sailkapena, baliabideak…

Blogari berriaren saria

Gaizka Izagirre eta Ikusi makusi…zer ikusi? zinemari buruzko bloga.

IkusiMakusi-_Blogari-berria

Argia aldizkariak blogari berriaren sari berezia eman du baita ere, 2013an zehar sortutako blog berri bat saritzeko asmotan. Irabazle honek Bernat Vidalen garaikurraz gain, urte osorako Argiaren harpidetza izango du eta aldizkarian kolaboratzeko aukera emango zaio.

2013ko uztailean jaio zen Gaizka Izagirreren bloga,  Ikusi makusi…zer ikusi?, zinemari buruzko bloga. Zinemagilea da Gaizka eta bere blog honetan, berriak, bitxikeriak eta munduko zinemagintzari buruzko gaiak lantzen ditu.

Sari banaketa ekitaldi eguna

Kategoria bakoitzeko sari bat banatu da. Eta bostgarren sari berezi bat, euskaldun blogger berriari, 2013an zehar argitaratua izan den lan batentzat.

Sari bezala, bostak Bernat Vidal eskultoreak Azkue Fundazioarentzako esklusiboki diseinatutako garaikur bat jaso dute. Eta 200 euroko bono opari bat.

Gainera, blogger berri onena sariaren irabazleak, Argia aldizkariko urtebeteko harpidetza jasoko du, eta aldizkari honen online blogen sarean parte hartzeko aukera.

 

Lehiaketa honen irabazleak Blogetan! Euskal blogarian topaketan iragarriak izan ziren.

Ekitaldi honek euskarazko blogosfera ardatz nagusi izan zuen, eta gai honen inguruan jarduera batzuk antolatu ziren.

BLOGETAN

Ekitaldi hau 2014-ko martxoaren 6an ospatu zen Euskararen Etxean.  Ekitaldiaren argazkiak flickr_button