Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Gure Proiektuak  •  Lehiaketeei Buruzko Informazioa • Blogetan! Blog izarren bila lehiaketa [2.edizioa]

Gure proiektuak

Blogetan! Blog izarren bila

Blogetan! Blog izarren bila egitasmoa Azkue Fundazioak antolatzen du, ARGIA aldizkariaren laguntzarekin, eta lehiaketa teknologiko, dibertigarri eta parte-hartzailea da.

Blogari euskaldunen jarduera sustatzeko eta blogarik onenak aukeratzeko asmoz Blogetan! Euskal blogariak lehian  2.edizioa abian jarri dute.

Blogetan! lehiaketaren helburua blogari euskaldunak piztea da eta haien lanari oihartzuna ematea. Horretarako, egiten duten lana sarituko da blogaririk onenak aukeratuz.

Edonork parte har dezake lehiaketan, nahikoa da euskaraz blog bat idaztea.

Irabazleak publikoaren Internet bidezko bozketaren bidez eta epaimahaiaren iritzien bitartez aukeratuko dira.

 

Lehiaketaren ezaugarriak

Blogetan.eus webgunearen bidez bideratzen da lehiaketa. Webgunean sartu eta parte hartzeko inprimakia bete behar da. Blogen izen ematea lehiaketan edonork egin dezake, edozeinek proposatu dezake gustokoa duen bloga lehiaketan parte hartzeko, nahiz eta horren jabea edo idazlea ez izan.

Kategoriak 

Lau kategoria ezberdin daude lehiaketan:

  • Kultura arloko blogak (zinema, literatura, artea, diseinua, moda, sukaldaritza, gastronomia, enologia, musika …)
  • Gizarte eta Politika arloa (kazetaritza, historia, humanitateak, ekonomia, hezkuntza, zuzenbidea …)
  • Aisialdiarekin erlazionatutako gaiak (zaletasunak, kirola, bidaiak …)
  • Zientzia eta Teknologia (natura, osasuna, arkitektura , informatika…

Faseak

Lehiaketak hiru fase izango ditu:

  • Blogen izen ematea edota proposatzea urtarrilaren 16tik otsailaren 13a arte.
  • Blogen bozkatzea: bai publikoak eta bai epaimahaiak parte hartuko dute fase honetan. Publikoak webgune edo Twitterren bidez bozkatuko du. Publikoak blogak bozkatzeko epea: otsailaren 13tik martxoaren 10a arte izango da.
    • Kategoria bakoitzeko hiru blog aukeratuko dira fase honetan eta hauek izango dira 12 finalistak.
    • Publikoaren bozkatzeak %50a balioko du, eta epaimahaiaren bozkatzeak beste %50a. Beraz, bien artean erabakiko dute zeintzuk diren kategoria bakoitzeko hiru blog finalistak. Kategoria bakoitzeko hiru finalisten aukeraketa martxoaren 13an izango da.
  • Azken bozkatzea eta irabazleen aukeraketa: fase honetan epaimahaiak irabazleak aukeratuko ditu. Kategoria bakoitzeko hiru blog finalisten artean, epaimahaikideek bat aukeratuko dute eta hori izango da kategoria bakoitzeko blog irabazlea. Azken faseko bozkatzea martxoaren 13tik 20ra bitartean izango da.

Beraz, epaimahaiak aukeratuko ditu lehiaketako azken lau irabazleak.

Fase honetan, Argiak ere euskal blogari berria saria zein egileari eskainiko dion erabakiko du.

Bozketa

Bozkatzea bi modutara egin daiteke:

  • www.blogetan.eus webgunean erregistratuz eta egun bakoitzean boto bat kategoria bakoitzari emateko aukera izango dute erabiltzaileek.
  • Twitter bitartez ere bozkatzeko aukera dago #Blogetan traola erabiliz, bozkatzen duzun blogaren esteka eta zein kategoriatan parte hartzen duen zehaztuz.

Epaimahaia

Lehiaketako irabazleen aukeraketa sistemak publiko eta epaimahaiaren parte hartzea ezartzen du.

Epaimahaiaren kasuan, hauek dira edizio honetan hau osatuko duten kideak:

  • Azkue Fundazioaren bi teknikariak.
  • Zuzeu orainkari digitaleko Urko Uranga.
  • June FernandezPikara Magazine aldizkariaren sortzailea eta blogari ohia.
  • Joxe Rojas. Internet ekintzaile euskalduna eta Teknopataren txokoa blogaren sortzaile eta egilea.
  • Argiako arduradunak, Blogari berria sariaren irabazlea aukeratzeko.

 

Sariak

Sariei dagokionez, hauek dira emango diren sariak:

  • Bernat Vidal artistak Azkue Fundazioarentzat diseinatutako garaikurra.
  • Fnac-en gastatzeko 200 eurotako diru txeke bana kategoria bakoitzeko irabazlearentzat. Irabazle suertatzen den blogean idazle bat baino gehiago badago, saria 200 eurotako txeke bat izango da ere.
  • Eta sari berezi bat: euskal blogari berrienarentzat. [2016an zehar sortutako edozein gaiaren inguruko bloga aukeratuko da. Sari hau Argiak ematen du].

ARGIAn kolaboratzeko aukera ematen zaio  eta urtebeteko ARGIAren harpidetza.

 

 

Sari-banaketa ekitaldia eta jardunaldia

Sariak martxoaren 30ean ospatu genuen jardunaldi eta sari-banaketa ekitaldi batean eman genituen, Euskararen Etxean.

Euskal blogosfera ardatz hartuta, atal ezberdinak izan zituen jardunaldiak: hitzaldiak; mahai-inguruak; Azkue Fundazioak burututako euskal blogintzaren inguruko inkestak eskainitako emaitzen laburpena egingo dugu; eta, bukatzeko, eta Blogetan! euskal blogariak lehian lehiaketaren bigarren edizioko sari banaketa ekitaldia.

Hasteko hitzaldi nagusi bat izan dugu: Antonio Ortiz WeblogsSL enpresako sortzaile izan zen eta egun estrategia zuzendaria da. “Tendencias en contenidos digitales: lo que nos matará o lo que nos hará más fuertes” izenburu pean blogintza arloan sortzen ari diren berrikuntza eta joeren azterketa egin digu.

Ondoren, Ion Turrillas-ek “Blog bat edukitzerakoan kontuan izan behar diren gako juridikoak” hitzaldia eskaini digu. Turrillas Biantik enpresako arduraduna da.

Bigarren atal batean Azkue Fundaziotik otsailean bideratu genuen euskal blogintzari buruzko inkesta publikoaren emaitzak eskaini ditugu. Inkesta parte hartzaile eta publikoa izan zen eta hiritarrei eskaini zitzaien aukera euren iritzia azaltzeko. Inkesta honen emaitzekin hausnarketa kolektiborako hainbat gai plazaratu ditugu.

Jardunaldiarekin jarraitzeko, bi mahai-inguru izan ditugu. Lehenengoan garapen arloan sakondu nahi izan dugu eta joerak, etorkizunerako erronkak eta beharrak identifikatzen saiatu dira parte hartzaileak. Mahai inguru honetan Dabid Martinez, Arkaitz Sukuntza, Urtzi Odriozola, Eli García eta Estitxu Garai parte hartu dute.

Bigarren mahai-inguruan publizitatea eta marketin alorrera jo nahi izan dugu eta honetan egun blogek, eta bereziki euskarazkoek, sustapenerako eta publizitaterako dauzkaten baldintzak aztertu ditugu; monetizazioa, negozio modeloak eta publizitatetik etekina ateratzeko aukerak izan dira landutako gai batzuk. Mahai inguru honetan arlo horretan profesionalak diren zenbait kideen parte hartzea izan dugu: Gorka Julio, Haritz Rodriguez, Iñigo Arandia, Aida Solores, Ixabel Bereziartua eta Ana Malagon.

 

Blogetan! Euskal blogariak lehian bigarren edizioko irabazleak

Guztira 129 blogek izena eman zuten lehiaketan. Bost sari banatu dira guztira: kategoria bakoitzeko blogarik onenari eta bosgarren sari berezi bat, blogari berriaren saria: Argia aldizkariaren saria da hau eta 2016an zehar sortutako blog berri bati eman zaio.
Hauek izan dira Blogetan! Euskal blogariak lehian bigarren edizioko bost irabazleak:

Irabazlea: Iparraldeko neska (Castillo Suárez)

Castillo Suarezen bloga Berria egunkariaren sarean. Blog honetan Castillo Suarezek hainbat idazleren (gehienak emakumeak) testu hautatuak jartzen ditu, zaharrak zein berriak, gertukoak zein urrunekoak, jatorrizkoak zein itzulpenak, baina guztiak ere bihotzeraino iristen diren horietakoak.

 

IparraldekoNeska

 

 

 

 

 

 

Irabazlea: Etzi pm bloga (Talaios Kooperatiba)

Talaios Kooperatibaren proiektua da eta eztabaida eta hausnarketa egiteko plataforma da.

  EtziPm

 

 

 

 

 

            Irabazlea: Game Erauntsia.

Bideo jokoak gustuko duen erabiltzaile talde batetik komunitate bat sortu da. Web guneko atal bat bloga da, bideo jokoen inguruan sortzen diren albiste eta berrikuntzak zabaltzeko.

 

 GameErauntsia

 

 

 

 

 

Irabazlea: Iparra.

IparraEus

 

 

 

 

 

Xabier Martinen bloga da. Euskaraz sortzen diren baliabide teknologikoen berri ematen du, baliabide teknologikoak euskaraz izateko aldarrikapen kanpainak martxan jartzen ditu.

 

 

  • Blogari berriaren saria


Argia aldizkariak blogari berriaren sari berezia eman du baita ere, 2016an zehar sortutako blog berri bat saritzeko asmotan. Irabazle honek Bernat Vidalen garaikurraz gain, urte osorako Argiaren harpidetza izango du eta aldizkarian kolaboratzeko aukera emango zaio.

Blogari berriaren sari hau Ainara Berges eta Josune Gil izan da eta euren blogak 52milimetro du izena. Bi neska hauen bloga argazkigintza lantzen du eta unibertsitateko ikasgai baten oinarri eta eredu gisa sortu dute.

 

 52milimetro

 

 

 

 

 

Azkue Fundazioaren balorazioa

Azkue Fundaziotik balorazio oso ona egiten dugu, bai lehiaketa eta bai jardunaldiari dagokionez.

Lehiaketak harrera oso ona izan zuen eta parte hartzea nabarmena, 129 blogen izena jaso zela. Webguneko plataforman 1.200 erabiltzaile baino gehiagok eman zuten izena bozkatu ahal izateko.

Gai eta arlo oso ezberdinetako lanak aurkeztu izan dira eta helburua lortu dugula uste dugu, blogak ezagutzera ematea, euskarazko blogak nabarmentzea eta egun edozein gai lantzen dela erakustea eta blogari hauen lana azpimarratzea.

Eta jardunaldiari dagokionez,  jende ugari hurbildu da Euskararen Etxera eta giro oso onean ospatu dugu. Hitzaldi interesgarriak, joerak ezagutu eta euskal blogosferaren egoera irudikatu eta horren hausnarketa parte hartzailea egiteko aukera izan dugu.