Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Gure Proiektuak  •  Lehiaketeei Buruzko Informazioa • Lehiaketaren Oinarriak

Gure proiektuak

Esaera Zaharren Instagram Lehiaketa

LEHIAKETAREN HELBURUAK
• Euskara eta euskarazko edukiak sarean areagotzea eta sustatzea eta euskararen presentzia sarean nabarmentzea, hain zuzen, Instagram sare sozialean.
• Esaera zaharrak ezagutaraztea, izan ere euskaldun berriei kostatzen zaien hizkuntzaren zati bat da, eta ostera euskaldun zaharrek gutxi erabiltzen dituztela ohartu gara.
• Euskaldunon sarea handitzea mundu digitalean eta elkar ezagutzeko bideak eskaintzea.
• Zornotzako Barnetegia eta Azkue Fundazioaren Instagram profilak ezagutaraztea.
• Gure hizkuntza baliabide eta formatu berritzaileetan erakustea.

LEHIAKETAREN EZAUGARRIAK

Esaera Zaharren lehiaketa Instagramen burutuko da.
Hauek izango dira lehiaketaren ezaugarriak:
• Emango diren 4 gai nagusien esaera zaharrak islatzen dituzten argazkiak Instagramen argitaratzea da lehiaketaren oinarria.
• Epea: urriaren 1etik urriaren 30ra bitartean.
• Lehiaketaren dinamika:
-Astero gai bat proposatuko dugu eta gaiari lotutako zenbait esaera zahar. Parte hartzaileek argazkiak argitaratuko dituzte astero, gai horri erantzunez, izan daiteke emandako esaera zaharrekin edota gaiari lotuta dagoen beste esaera zahar bat islatzen duen argazki batekin.
-Astero jasotako guztien artean 3 argazkirik onenak aukeratuko ditugu.
-Astero 3 argazki onenak zeintzuk izan diren iragarriko dugu, hurrengo asteko gai berria proposatu baino lehen.
-4 astetan zehar 4 gai ezberdin proposatuko ditugu, beti ere esaera zaharrak izango dira argazki bidez islatu beharko dutena parte hartzaileek.

SARIAK
Lehiaketak 3 sari nagusi izango ditu, irabazle nagusi bat egongo da, eta honek:

-Fnac dendan gastatzeko 100 eurotako diru txeke bat jasoko du
-Zornotza Barnetegian ikastaro bat egiteko aukera (berak disfrutatu dezakeena edo beste norbaiti eskaintzeko)
-Labayru Hiztegi bat jasoko du

4 astetan zehar aukeratutako 12 argazkiekin (aste bakoitzeko 3ekin) Euskararen Etxean ikusgai egongo den erakusketa antolatuko da. Erakusketa hau honen datak zehaztu gabe daude oraindik. Gainera, argazki guzti hauek Euskararen Etxean gordailuan geratuko dira betiko eta dekorazio, apaingarri eta erakusteko erabili izango dira eraikinean. Lehiaketaren egunetan argitaratu eta egoki etiketatutako argazkien artean 3 aukeratuko dira eta aipamen berezia jasoko dute.

* Oharra: argazki bakoitzaren egileekin materialak erabiltzeko eskubideen lagapena hitzarmenak lotuko dira etorkizunean argazki horiek erabili ahal izateko.

EPEAK
Lehiaketa urriaren 1ean hasi eta urriaren 30an bukatuko da.
Hauek dira epe honetan burutuko diren fase ezberdinak:
• Asteroko gaien argitalpena: gai bat proposatuko da astero, esaera zahar batzuekin adibide gisa, beti ostegunero. Urriaren 1ean argitaratuko da lehenengo asteko gaia. Azkeneko gaia urriaren 22an izango da.
Astero iragarriko da zein izango den epe horretarako proposatzen den gaia.
-Urriaren 1ean lehenengo gaia proposatuko dugu.
-Urriaren 8an, bigarren gaia eta lehenengokoari buruzko 3 argazki onenen aukeraketaren iragarpena.
-Urriaren 15ean, hirugarren gaia eta lehenengokoari buruzko 3 argazki onenen aukeraketaren iragarpena.
-Urriaren 22an, laugarren eta azken gaia eta lehenengokoari buruzko 3 argazki onenen aukeraketaren iragarpena.
-Urriaren 30an sari bereziaren eta argazki aukeratuaren iragarpena.

Astez – aste aukeratutako 12 argazki horien egile-irabazleekin kontaktua eta lan orijinalen eskuratzeko epea azaroaren 2an hasiko da.
• Aste bakoitzeko argazki aukeratuak: astero erronka bakoitzari dagokion hiru argazkirik onenak aukeratuko ditugu.
Asteazken guztietan aste horretako argazki aukeratuak zeintzuk izan diren iragarriko dugu:
-Urriaren 7an, lehenengo erronkari dagokion 3 argazki onenen aukeraketaren iragarpena.
-Urriaren 14an, bigarren erronkari dagokion 3 argazki onenen aukeraketaren iragarpena.
-Urriaren 21ean hirugarren erronkari dagokion 3 argazki onenen aukeraketaren iragarpena.
-Urriaren 28an laugarren erronkari dagokion 3 argazki onenen aukeraketaren iragarpena.
-Urriaren 30ean sari bereziaren argazki irabazlearen iragarpena.

PARTE HARTZEKO MODUA
Esan bezala, lehiaketa honetako parte hartzea Instagram sare sozialean zuzenean gauzatuko da.
Mundu guztira zabalik dagoen lehiaketa da eta edozein erabiltzailek aukera izango du asteroko erronketan parte hartzeko.
Nora joan behar da lehiaketa honetan parte hartzeko?
Lehiaketa honi buruzko informazio guztia (deialdia, asteroko gaiak, asteroko irabazleak …) Azkue Fundazioaren webgunean agertuko da eta Azkue Fundazioaren sare sozialetan, eta baita Zornotza Barnetegiko sare sozialetan ere.
Baina lehiaketa Instagram bidez gauzatuko da eta sare horretara zuzenean igo beharko dira parte hartzeko lanak.
Zer egin behar da lehiaketan parte hartzeko?
• Instagram sare sozialean norberaren profilaren bidez parte hartu.
• @zbarnetegia eta @AzkueFundazioa erabiltzaileak jarraitu.
• Argazkiak argitaratu eta bakoitzeko eskatutako baldintza hauek bete:

-Argazkiaren deskribapen bat idaztea, beti euskaraz eta eredu gisa erabili den esaera zaharra idaztea.
-Lehiaketak dirauen bitartean #esaera_zaharrak traola erabili behar da beti. Ondoren aste bakoitzeko gaiairen traola: #esaerak_fisikoa, #esaerak_izaera, #esaerak_natura, #esaerak_ohiturak (aste bakoitzeko gaia) eta #euskara traolak erabiliko da argazki guztietan. Hauetaz gain, erabiltzaile bakoitzak gehitu nahi izango dituenak.
-Lehiaketa epea baino lehen hartutako argazkiekin parte hartzeko, argazki bakoitzean asteroko traola gehituko da iruzkin baten bidez.

Non iragarriko dira asteroko gaiak?
Baliabide hauek erabiliz zabalduko dituzte antolatzaile eta laguntzaileek astez-asteko gai ezberdinak :
• Instagramen @AzkueFundazioa ren profilaren bidez eta @zbarnetegia ren profilaren bidez.
• Azkue Fundazioaren webgunean ere informazioa zabalduko da.

Nola iragarriko da aste bakoitzeko argazki irabazleak zeintzuk diren?
Bide ezberdinak erabiliz iragarriko da:
• Instagramen @AzkueFundazioa ren profilaren eta @zbarnetegia ren profilaren bidez.
• Azkue Fundazioaren webgunean ere informazioa zabalduko da.

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
Parte hartzea:
• Mundu osotik parte hartutako argazkiak onartuko dira. Lehiaketaren helburua esaera zaharren erabilpena eta ezagutza sustatzea da eta hau edozein tokitan eman daiteke. Beraz, edozein tokitan ateratako eta argitaratutako argazkiak izan daitezke.
• Erabiltzaile bakoitzak erabakiko du noiz parte hartu eta aukera dago aste bateko gaian parte hartzeko, behin baino gehiagotan, edo aste guztietan.
• Erabiltzaile bakoitzak nahi dituen beste argazki kopuruarekin parte har dezake. Ez dago mugarik.
• Edozein une eta garaian ateratako argazkiekin parte har daiteke. Hau da, ez dira zertan aste bakoitzean hartutako argazkiak izan behar.
• Aurretik Instagramen argitaratutako argazkiekin parte har daiteke lehiaketan. Honetarako, dagokion argazkian aste bakoitzean ezarritako traola iruzkin gisa sartuko da.
Lanen erabilpen eskubideak:
• Lehiaketa honetan parte hartzearekin erabiltzaile bakoitzak bermatzen du argazkiaren egilea dela. Antolatzaileek ez dute izango inolako erantzunkizunik argazkien egiletza dela eta suerta zitezkeen salaketa, erreklamazio, eskaera eta abarrengan.
• Lehiaketa honetan parte hartzea erabakitzen duten erabiltzaileek euren argazkien erabilpen eskubideen lagapena egiten dutela onartzen dute. Euren argazkiak aukeratuak izatekotan, lagapen eskubidearen baldintzak jasoko dituen dokumentu bat sinatuko dute lehiaketaren antolatzaileekin.
• Egileren batek lagapen eskubide hauek jasoko dituen dokumentua sinatuko ez balu, bere argazkia ez litzateke Euskararen Etxean egongo den erakusketan agertuko, ezta irabazleen zerrendan ere ez. Antolatzaileek bere esku gordetzen dute lan hau ordezkatzeko beste bat aukeratzeko eskubidea eta ahalmena.
• Lehiaketa honetako 12 argazki irabazleen egileek lanen lagapen eskubidea sinatzean, beste eskaera, erreklamazio, ordainketa, opari eta abarrekorik ez dutela eskatuko ziurtatzen dute.
Arauak eta kontutan hartuko ez direnak:
• Ez dira kontutan hartuko lehiaketan parte hartu eta aukeratuak izateko ondorengoak:

-Argazkiaren izenburu, iruzkin edo deskribapenean iraingarriak, errespetu faltak eta abar.
[email protected] eta @zbarnetegia ren profilaren erabiltzaileen jarraitzaileak ez direnen erabiltzaileen argazkirik.
-Eskatutako traolak eza dauzkaten argazkirik.
-Deskribapen edo testu minimo bat ez daukaten argazkirik, edo eta euskaraz idatzita ez daudenak.

EPAIMAHAIA ETA LANEN BALORAZIOA

Lehiaketa honetako epaimahaian arlo ezberdinetako profesionalek parte hartuko dute:
• Azkue Fundazioa, Zornotza Barnetegiko eta Labayru Fundazioko langileak.

Zer baloratuko du epaimahaiak?
• Lehiaketaren helburuekin bat egitea eta egitasmoa zertan datzan erakustea.
• Esaera zaharren isla duten argazkien sorkuntza eta orijinaltasuna.
• Argazkiaren kalitatea.
• Irudi berritzaileak eta ausartak izatea.
• Erabiltzaile eta parte hartzaile aldetik, sailkatuen artean aniztasuna egotea saiatuko da: adin, jatorri … aldetik.

Lehiaketa honetan izena emateak esan nahi du erabat onartzen direla oinarri hauek.