Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Gure Proiektuak  •  Lehiaketeei Buruzko Informazioa • Finalistak eta finala

Gure proiektuak

Euskararen Ginkana

Finalistak eta finala

Euskara sarean jostea da gure lana eta gure helburua. Gurea eta zuena ere bai. Guztion artean euskara zabaltzen dugu mundu digitalean ere bai eta euskara teknologiara eramaten dugu.

Webguneko atal hau euskaldun eta euskalzale guztiontzat erabilgarri izatea nahi dugu eta aukera eman nahi dugu mundu digitalean sortzen diren ekimenen berri emateko eta euskara eta gure kultura eta gizartearekin harremanatuta dauden egitasmo ezberdinak sustatzeko.

Asko dira euskararen alde mundu osoan zehar lan egiten duten erakundeak. Ezagutu atal honetan zer egiten duten euskararen alde.

Hauek izan dira edizio honetako lau talde finalistak:

  • Gasteizeko Emaize Sexologia Zentroa
  • Durangoko Kurutziaga Ikastolako euskara taldea
  • Lizarrako pintxopotepraktika taldea
  • Arrasateko AED euskara elkarteko Ttak! taldea

Finala apirilaren 18an ospatu genuen Donostiako Kutxa Ekogunean.

Itziar Ituño aktorearen gidaritzapean, Euskararen Ginkanako azken bost probak Kutxa Ekoguneak Donostian duen egoitzan bertan burutu behar izan zituzten lau talde finalistek. Horietan puntu gehien lortu zuen taldeak jaso zuen euskararen aldeko ekimen bat finantzatzeko 3.000euroko sari nagusia.

Finala oso giro onean ospatu zen eta taldeek denetarik egin zuten: sormena piztu, dastaketa, txandakako froga… Lau taldeak oso ezberdinak ziren eta Hego Euskal Herriko probintzia bakoitzeko bat sailkatu zen. Baina laurak motibazio handiz aritu ziren.

IMG-20150418-WA0008

IMG-20150418-WA0000

Gasteizeko Emaize Sexologia Zentroak irabazi zuen finala. Sari honi esker, sariaren 3.000 euroekin taldeak heziketa sexualerako euskarazko ikusentzunezko baliabideak sortu ahal izango ditu.

Talde bakoitzak bertako produktu ekologikoez osatutako sorta jaso zuen.

Hemen irabazleak! Zorionak berriro!

IMG_20150418_133115

 

flickrEgun horretako argazki bilduma osoa ikusteko hemen sakatu.

Finaleko bideoa ikusi nahi? Begiratu zein ondo pasatu genuen!