Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Gure Proiektuak  •  Lehiaketeei Buruzko Informazioa • Gaztezulo bideo lehiaketaren IX. edizioa (2018)

Gure proiektuak

menu-lateralarray(0) { }

Gaztezulo bideo lehiaketaren IX. edizioa (2018)

Bete formularioa, bidali bideoa eta irabazi zure saria!
GAZTEZULO BIDEO LEHIAKETA 2018: PARTE HARTZEA IREKITA!

Hiru, bi, bat…  filmatzen!

Hemen da urte osoa itxoiten ari zinen unea:

GAZTEZULO IX. BIDEO LEHIAKETA

Istorioak irudi bidez kontatzea gustuko baduzu, nagiak askatu eta hasi errodatzen!

LANAK ENTREGATZEKO EPEA
Bideoak apirilaren 9tik maiatzaren 25era aurkeztu behar dira, eguerdiko 12:00ak baino lehen. Ondoren, epaimahaikideak lan guztiak baloratu eta ekainean Bilboko Euskararen Etxean izango den sari banaketa ekitaldian garaileen izenak jakinaraziko ditugu.

NOLA PARTE HARTU?

1. FORMULARIOA BETE HEMEN.

2. Bideoak online bidalketa sistema baten bidez (tori.eus edo wetransfer.com) bidali gaztezulo@gaztezulo.eus helbidera.

3. Ikusleen botoak eta iruzkinak ekainaren 4a arte jaso ahal izango dira gaztezulo.euswebgunearen bidez. Jasotako bideoak GAZTEZULOren YouTubeko kanalera igo eta gaztezulo.eus webean publikatzen joango gara. Beraz, zenbat eta lehenago bidali, orduan eta Ikuslearen Saria irabazteko aukera gehiago!

EPAIMAHAIA


Hiru adituk osatutako epaimahaiak lanak ikusi eta baloratuko ditu kalitate teknikoa, originaltasuna eta sormena kontuan hartuta.
2018ko edizioan Iratxe Fresneda euskal zinemagile, gidoilari eta unibertsitateko irakasleak, Esther Cabero Kimuak programaren koordinatzaileak eta Aitor Merino aktore eta zinemagileak osatuko dute.

SARIAK
1. SARIA: bideo onenaren egileak 1.200 euroko saria jasoko du*.
2. SARIA: bigarren bideo onenaren egileak 300 euroko saria jasoko du*.
IKUSLEEN SARIA: gaztezulo.eus webgunean ekainaren 4ko 12:00etan ikusleen boto gehien dituen lanaren egileak hainbat produktuz eta GAZTEZULO materialez osatutako opari sorta bat irabaziko du!

 OINARRIEN.PDf-ea deskargatu

Jarri martxan! 

Sari potoloak dituzu zain!

Lehia bizia izan da, eta azkenik badugu irabazlea, zorionak!
Aurreratu bezala, iritsi da unea! Gaur, ekainak 4ko 12:00etan, GAZTEZULO IX. BIDEO LEHIAKETAn ikusleen boto gehien lortu dituen lanaren egileak aurkezten dizkizuegu: Izaro Egaña, Lierni Zinkuengi, Aloña Beraza eta Irene AbadBi arimek bat egin zuten une hurabideoarekin. Zorionak neskak!

Lehia gogorra izan da, ehunka bozka jaso ditugu, eta azkenik, bideo horrek bereganatu du PUBLIKOAREN SARIA. Hala, irabazleek hainbat produktuz eta GAZTEZULOmaterialez osatutako opari sorta bat irabaziko dute!

GOGORATU! Oraindik banatzeke ditugu 1. SARIA: 1.200 euro eta 2. SARIA: 300 euro. Hiru adituk osatutako epaimahaiak jasotako lanak ikusi eta baloratuko ditu kalitate teknikoa, originaltasuna eta sormena kontuan hartuta; Iratxe Fresneda euskal zinemagile, gidoilari eta unibertsitateko irakasleak, Esther Cabero Kimuak programaren koordinatzaileak eta Aitor Merino aktore eta zinemagileak osatuko dute.

Sari guztiak GAZTEZULO IX. BIDEO LEHIAKETAren sari banaketa festan banatuko ditugu, eta noski, denok zaudete gonbidatuta! Adi ibili, laster zabalduko dugu eguna eta ordua! Bitartean, gozatu PUBLIKOAREN SARIA eskuratu duen lan ederrarekin