Gaztezulo bideo lehiaketaren IX. edizioa (2018) Gaztezulo bideo lehiaketaren IX. edizioa (2018)Gaztezulo bideo lehiaketa VIII. edizioa (2017)VII. edizioa (2016) Istorioak irudi bidez kontatzea gustuko baduzu, nagiak askatu eta errodatzen hasi! Gaztezulo aldizkariak urtero antolatzen duen bideo lehiaketaren zazpigarren edizioaren deialdia bota du eta aurten Azkue Fundazioak babestuko du lehiaketa. Lanak entregatzeko epea urriaren 7tik azaroaren 10era egongo da zabalik. Ondoren, epaimahaikideak lanean jarriko ditugu. Nori zuzenduta dago eta zelan parte hartu 16 urtetik gorako gazteek parte har dezakete lehiaketa honetan. Aurkezten diren bideoak aurten errodatuak, originalak eta argitaratu gabeak izan behar dira. · Iraupena Gutxienez minutu 1 eta gehienez 3 minutu (kredituak barne). · Gaia Charles Chaplinen ‘The Kid’ filma abiapuntutzat hartuta, honako gaian oinarritutako istorioa jorratu beharko duzu: zure eskuetara iristen den mezu batek aurreikusitako planak aldatuko dizkizu… · Lanak entregatzeko epea Bideoak urriaren 7tik azaroaren 10era bitarte aurkeztu behar dira, eguerdiko 12:00ak baino lehen. · Bideo kopurua Pertsona edo talde bakoitzak nahi beste lan bidali ditzake. · Teknika Edozein teknika eta estilo erabilitako bideo-lanak onartuko ditugu. · Formatua .mov eta .mp4 formatuan bidalitako bideoak onartuko dira. · Nola parte hartu? 1. Gaztezulo.eus webguneko ‘Bideo Lehiaketa’ atalean topatuko duzuen formularioa bete. Bertan, taldearen izena, taldekideen izen-abizenak, herria, kontaktua, bideoaren izenburua eta deskribapen labur bat zehaztu beharko dira, besteak beste. 2. Bideoak WeTransfer bidez (wetransfer.com) bidali behar dituzue galdizkaria@gmail.com helbidera. 3. Azaroaren 28ko 12:00ak bitartean, ikusleen botoak eta iruzkinak jaso ahal izango dituzte. Jasotako bideoak GAZTEZULOren YouTubeko kanalera igo eta gaztezulo.eus webgunean publikatzen joango gara. Beraz, zenbat eta lehenago bidali orduan eta Ikuslearen Saria irabazteko aukera gehiago. Hemen sakatu lehiaketako oinarriak ikusteko. Epaimahaia Urtero bezala, ikus-entzunezkoen esparruko zenbait adituk osatutako epaimahaia arduratuko da bidalitako lanak ikusi eta onenak zein diren baloratzeaz. Aurtengo edizioan hauek izango dira: Aitor Abaroa zinema kritikaria Maialen Goñi ZINEA.EUS ataleko arduraduna eta Koldo Almandoz kazetari eta zinemagilea Sariak 1GO SARIA: Azkue Fundazioari esker, bideo onenaren egileak 1.200 euroko saria jasoko du. • 2. SARIA: egileak 300 euroko saria jasoko du. • IKUSLEEN SARIA: gaztezulo.eus webgunean azaroaren 10eko 12:00ean ikusleen boto gehien dituen lanaren egileak hainbat produktuz eta GAZTEZULO materialez osatutako opari sorta bat irabaziko du. Irabazleak eta sari-banaketa Hauek izan ziren Gaztezulo bideo lehiaketako VII. edizioko irabazleak: Lehen Saria ‘ARRAINOPOLA!’ Ekaitz Uzin, Gaizka Azkarate eta Naira Habegger. Bigarren Saria ‘GORDIN’ Jon Corres, Julen Aldama, Eneko Ajangiz, Amaia Urbieta eta Uxue Gutierrez. Ikusleen Saria ‘MAITASUNAREN INDARRA’ Mikel Rodriguez Alberdi, Julia Etxeberria, Maria de Jesus eta Maite Etxeberria. Guardar