Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Gure Proiektuak  •  Lehiaketeei Buruzko Informazioa  •  Internet Eguna  •  Internet Eguna • Nola erabiltzen duzu zuk euskara? lehiaketa Instagramen

Gure proiektuak

Internet Eguna

2014an ere Internet Eguna ospatuko dugu, nola ez! Eta aurten, berriro ere, lehiaketa bat egin dugu. Instagramen bideratu dugu txapelketa hau, Nola erabiltzen duzu zuk euskara? lema pean.

InternetEguna2014_Euskara-lehiaketa700

Nola erabiltzen duzu zuk euskara? lehiaketa

Helburua: euskarari eta euskaldunei presentzia ematea Instagram sare sozialean eta euskaldunon harremanak estutzea plataforma honetan, elkarren artean ezagutzeko aukera emanez eta guztion artean euskararekiko ardura piztuz.

Euskarria: Instagram sare sozialean argitaratutako argazki edo bideoen bidez.

Datak:  2014ko maiatzaren 16tik – ekainaren 13ra arte.

Saria: MemUp SlidePad tablet bat

Zer egin behar zen parte hartzeko? pausu hauek jarraitu besterik ez:

  • Galdera honetan pentsatu eta argazki edo bideo bat asmatu horri erantzuna emanez: Nola erabiltzen duzu zuk euskara?
  • Instagramen @azkuefundazioa jarraitu
  • Argazki edo bideoa argitaratu #Euskara traola erabiliz eta @azkuefundazioa etiketatuz
  • Nork irabazi du? Argazkia edo bideoa argitaratzen diren unetik “Atsegin dut” gehien jaso izan dituen lanak.

Lehiaketako epearen barruan argitaratutako argazki edo bideoak hartu dira kontutan eta erabiltzaile bakoitzak nahi dituen beste argazki edo bideo argitaratzeko aukera izan du.

Lehiaketako oinarriak eskuratzeko hemen sakatu

Irabazlea

Lehiaketa honetako irabazlea Onieka Tirado algortarra da, Instagramen @1K erabiltzailea.
Zorionak!!

Eta hau da argazki irabazlea:

Nola erabiltzen duzu zuk euskara? lehiaketako irabazlea

image