Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Gure Proiektuak  •  Lehiaketeei Buruzko Informazioa  •  Internet Eguna  •  Internet Eguna • #Euskaldunok lehiaketa (2013)

Gure proiektuak

Internet Eguna

Euskaldunak garela adieraziko dugu Instagramen. Parte hartu nahi duzu?

Egun berezi hau ospatzeko ekimen bat jarri dugu martxan: euskaldunak garela adieraziko dugu Instagram sare sozialean. Parte hartu nahi duzu?

Ekimen honen bitartez euskararen presentzia sare sozialetan handitu nahi dugu eta Instagram sarea aukeratu dugu oraingoan.

Eta parte hartzea sustatzeko, lehiaketa bat antolatu dugu ere. Tablet bat irabazi nahi duzu? Animatu eta parte hartu!

Lehiaketa honen helburua Instagram sare sozialean euskararen presentzia handitzea da, Internet Eguna aitzakia bezala hartuz.

Lehiaketaren gaia hau da: Ni euskalduna naiz!
Honekin lotuta, erabiltzaileek nahi dituzten argazkiak argitaratzeko aukera izango dute. Zer da zuretzako euskalduna izatea? Nola adieraziko zenuke argazki batez?

Instagramen zuzenean argazkiak argitaratzea da ekimenak eskatzen duen jarduera. Parte hartzeko, partaideak Instagramen Azkue Fundazioaren jarraitzaile egin behar dira lehenengo eta behin.

Jarraian argazki bat igo Instagramera gai honekin erlazioa duena: Ni euskalduna naiz! Igotzen duten argazki bakoitzari hashtag hau jarri behar diote #Euskaldunok

Irabazlea hurrengoa izango da: bere argazkietan “Atsegin dut” gehien jasotzen duen erabilzailea.

Saria Aernova 10 Tablet bat da.

Lehiaketa hau Algortako Taidek (@papelpi) irabazi zuen, bere argazkiak 512 jaso zituen eta.

Hau da argazki irabazlea:

euskaldunok