Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Gure Proiektuak  •  Lehiaketeei Buruzko Informazioa • Aurreko edizioak

Gure proiektuak

Irudimena Sariak

Aurreko edizioak

2014an ere Irudimena sormen lehiaketa antolatu dugu. Edizio horretako lehiaketako epea martxoaren 17tik maiatzaren 16ra luzatu zen. Lehiaketa Irudimena.com webgunearen bidez egituratzen da urtero moduan.

 Irudimena2014-kartela

Lehiaketan parte hartu nahi zuenak soinu bat hautatu behar du ondotik proposatzen genuen zerrendan.

Soinuan oinarrituz hiru aukera ditu parte-hartzaileak: soinu berri bat sortzea (edozoin motakoa, musika, kantua, arrabotsa, nahasketa…), euskarazko testu bat idaztea(edozoin generotan, poesia, narrazioa, deskripzioa, bertsoak…) edo irudi berri bat egitea (argazki, marrazki edo margo bat eginez…).

Hauek dira proposatzen ditugun 9 soinuak. Denak www.soinumapa.net egitasmotik datoz.

  1. Talai dantza
  2. Xiberotarrak
  3. Kulturetxea prestatzen
  4. Nerbioi ibaian arraunean
  5. Belarra mozten
  6. Euskarazko kontakizuna
  7. San Sebastian martxa
  8. Agate deuna bezpera
  9. Xare jokoa

Hemen sakatu soinu bakoitza eskuratzeko.

Sariak

Sariak Soinu sormena Sormen grafikoa Sormen literarioa
1. saria 300 €-ko erosketa bonoa 300 €-ko erosketa bonoa 300 €-ko erosketa bonoa
2. saria 200 €-ko erosketa bonoa 200 €-ko erosketa bonoa 200 €-ko erosketa bonoa

Oinarriak

Lehiaketako oinarriak ikusteko hemen sakatu

Parte hartzeko

Zer egin behar da parte hartzeko? Hemen sakatu eta inprimakia bete. Besterik ez!

Parte hartzaileen ekarpenak

Atal honetan parte hartzaile guztien ekarpenak jasoko ditugu. Sartu eta begira itzazu nola doan parte hartzea.

Sari banaketa ekitaldia

Ekainaren 7ko goizean sari banaketa ekitaldia ospatu genuen Euskararen Etxean. Ekitaldi xumea izan zen, baina jardueraz beterik: graffiti lantegi bat antolatu dugu goizari hasiera emateko, musika ekitaldiak izan ditugu ere eta ondoren sari banaketa eta solasaldirako tartea pintxo batzuk dastatzen ditugun bitartean. Honi buruzko informazioa ikusteko, esteka honetan sakatu.

Hauek dira Irudimena lehiaketako 2014ko edizioko irabazleak:

  • Irudi kategoria
    • Lehenengo saria: Ur-kiribil. Egilea: Laurence Etchechuri (Azkaine).
    • Bigarren saria: Ternua. Egilea: Iker Etxaniz (Zarautz).
  • Testu kategoria
  • Soinu kategoria
    • Lehenengo saria: Shegan. Egilea: Aitor Epaitorr (Andoain).
    • Bigarren saria: Aquarius. Egilea: Mikel Perez (Ahetze).

IMG_0614

Zorionak irabazleei! Lehenengo postuan suertatu diren saridunek 300 €tako erosketa bonoa jaso dute; eta 200 €takoa izan da bigarren sailkatu diren hiru irabazleentzat. Sari banaketa ekitaldiko irudiak ikusi nahi badituzue, sakatu beheko esteka

honetan: flickr Ekitaldiaren argazki galeria

Irudimena lehiaketako 2013ko edizioa  martxoaren 1etik maiatzaren 15era ospatu da. Lehiaketa honen helburua euskal kulturaren inguruko sormena bultzatzea da gazteen artean, literaturan, grafismoan eta soinu sorkuntzan.

Hirugarren aldiz elkartu dira Azkue Fundazioa eta Euskal Kultur Erakundea, muga administratiboak gaindituz egitasmo hau antolatzeko.

Lehiaketa

Urtero bezala, lehiaketak sormena saritu du, baina aurtengo edizioan berrikuntzak ere izan ditu, aurreko edizioekin konparatuta: oinarria eta abiapuntua soinuak izan dira: proposatutako zortzi soinuetatik bat aukeratu eta parte hartzaileek sormenari eragin eta lan berri bat aurkeztu behar izan dute, hiru euskarri hauetako batean: soinu berri bat, irudi edo grafika bat eta testu bat.

Oinarritzat proposatutako soinuak soinumapa.net egitasmotik hartu izan dira eta Creative Commons lizentziapean (Aitortu 3.0) daude.

Zein lan mota sortu behar izan dira:

  • Soinu berri bat sortu ezkero, hau edozein motatakoa izan daiteke: musika, kantua, nahasketa…
  • Testua ere edozein formatu eta generokoa izan daiteke (poesia, narrazioa, deskripzioa, bertsoak, nanoliteratura ? adibidez twiteratura ? ?)
  • Irudiak: askatasun osoz sor dezake parte hartzaileak (argazkia eraldatuz, marrazki bat edo margo bat eginez, 3D-ko irudi bat sortuz?).

Sariak

Sari banaketa ekitaldia Bilboko Rekalde Aretoan ospatu zen ekainaren 8ko goizean.

Sariei dagokionez, lehiaketako modalitate bakoitzean lehenengo, bigarren eta hirugarren saria egon dira. Sariak Fnac dendetan gastatzeko diru-txekeak izan dira:

Hauek izan ziren 2013ko edizioko irabazleak:

Irudia

  1. Asisko Urmeneta (Hozta) – “Jin goizetik”Jin-goizetik
  2. Leyre Martinez (Zumarraga) – “Iruñea”Txaranga
  3. Yanaïta Araguas (Arrangoitze) – “Miel Otxin”Erromeria

Soinua

  1. Christian Aduriz (Uztaritze) – “Ezkila hop”
  2. Maitane Hernandez–Eyheramonho (Angelu) – “Ardien jauziak”
  3. Zézé Miège (Biarritz) – “Allende dantza”

Testua

  1. Bea Sallaberry (Baiona) – “Kantxara botaiak”
  2. Iñigo Legorburu (Errenteria) – “Azken tantoa”
  3. Amaiur Eppherre (Izpura) – “Ardi kosmopolita ?”

flickr Hemen sakatu sari banaketa ekitaldiaren argazki bilduma ikusteko

“Irudimena” lehiaketaren helburua gazteen artean euskal kulturaren inguruko sormen literarioa eta grafikoa bultzatzea izan da. Horretarako, parte-hartzaileek eskeinitako Creative Commons lizentziapeko hamabi irudien inguruan euren sormena azaltzeko aukera izan dute. Irudi hauek oinarritzat hartuta, bai beste irudi bat edo bai testu bat imajinatu behar zuten, edozein estilo, teknika edo genero erabiliz.

Bi kategoria ezarri ziren atal bakoitzeko: 25 urtetik gorakoentzat eta adin honetatik beherakoentzat. Kategoria bakoitzean hiru sari banatu dira, guztiak teknologiarekin erlazionatutako gailuak: netbook bat kategoria eta modalitate bakoitzean lehenengoa atera denarentzat; e-book gailua edo argazki-kamera bigarren suertatu direnentzat eta hirugarren postuan geratu diren lau lagunentzat Android tablet bat.

Iaz bezala, lehiaketa osoa internet bidez gauzatu da eta sormenak ezagutzera emateko webgune bat sortu izan da, www.irudimena.com, hain zuzen ere. Interteneko espazio honetan parte-hartzaileen ekarpenak argitaratu izan dira.

Epaimahaia Hego nahiz Ipar Euskal Herrian arte grafikoen esparruan eta literatura munduan dabiltzan adituez osatua izan da.

Sarituak

Hauek dira sarituak kategoria eta mota bakoitzean:

Irudiak:

< 25 urte

  • 2. saria: Saioa Perona Balda (Orio): Hutsa-25_2_hutsa
  • 3. saria: Ion Iraegi (Bergara): Urban-25_3_urban

>25 urte

Literatura: 

< 25 urte

>25 urte

Azpimarratu beharra dago lehiaketa bigarren urte honetan jada ezaguna bihurtu dela eta finkatuta dagoela. Azkue Fundazioa eta EKEren arteko lankidetzari esker muga geografikoak gainditzea lortu da eta bi aldetako partaidetza gauzatu da. Datuen azterketa eginez, 99 lanak 61 parte hartzaileen artean sortu dituztela esna behar dugu eta lanen jatorria parekoa dela: Euskal Herriko iparraldetik 50 lan heldu zaizkigu eta 49 mugako hegoaldetik. Irudiko formatoak lanen gehiengoa suposatzen du, 69 mota horretakoak izan bait dira. Badira bi urtetan parte hartu izan duten lagunek ere eta irabazle atera. Eta hauetan denetarik daukagu: testu eta irudi guztiz kreatiboak edo kontzeptualagoak direnak.

“Irudimena” sariak antolatu duten erakundeen ordezkariek, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultur Diputatua eta Azkue Fundazioko presidenta den Josune Ariztondok, Euskal Kultur Erakundeko Pantxoa Etchegoin eta Jakes Larrek, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko Zuzendari nagusia den Miren Dobaranek, Rodrigo Gartzia Azkue fundazioaren zuzendariak eta Fundazio honetako patronatoko beste kide batzuk banatu zituzten sariak. Ekitaldiaren hasieran EKEko zuzendaria den Pantxoa Etchegoinek hitz egin zuen eta mota honetako lehiaketek amankomuneko partaidetza eta lankidetzan duten garrantzia aipatu zuen. Ekitaldia bukatu eta kopaua hartu baino lehen Josune Ariztondoren tartea izan zen eta honek ere bi erakundeen arteko akordioari esker sortutako emaitza dela Irudimena azpimarratu zuen.

flickr  Hemen sakatu sari banaketa ekitaldiko argazkiak ikusteko

“Irudimena” sormen grafiko eta idatzizkoa saritzen duen lehiaketaren lehenengo edizioa 2011koa izan zen.

Lehiaketa Azkue Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatu dute eta guztira 120 lagunek hartu dute parte. Lehiaketa “Irudimena” lehiaketaren helburua gazteen artean euskal kulturaren inguruko sormen literarioa eta grafikoa bultzatzea izan da. Horretarako, parte-hartzaileek eskeinitako Creative Commons lizentziapeko hamabi irudien inguruan euren sormena azaltzeko aukera izan dute. Irudi hauek oinarritzat hartuta, bai beste irudi bat edo bai testu bat imajinatu behar zuten, edozein estilo, teknika edo genero erabiliz.

Bi kategoria ezarri ziren atal bakoitzeko: 25 urtetik gorakoentzat eta adin honetatik beherakoentzat.
Sariak potoloak izan dira ere: netbook bat kategoria eta modalitate bakoitzean lehenengoa atera denarentzat; argazki-kamera bigarren postua lortu duten lau lagunentzat eta iPod mp4 bat hirugarren postua lortu duten beste lau lagunentzat.

Lehiaketa internet bidez gauzatu da eta sormenak ezagutzera emateko webgune bat sortu izan da,www.irudimena.com, hain zuzen ere. Interteneko espazio honetan parte-hartzaileen ekarpenak argitaratu izan dira.
Epaimahaia Hego nahiz Ipar Euskal Herrian arte grafikoen esparruan eta literatura munduan dabiltzan adituez osatua izan da.

Sarituak
Hauek dira sarituak kategoria eta mota bakoitzean:

Irudiak:

  • < 25 urte
    • 1go saria: Miriam Abaitua (Gasteiz): Aitzuloaren mitoa
      aitzuloaren_mitoa
    • 2. saria: Mikel Zelaieta (Gasteiz): Mahaian dantzariak margotzen

      mahaina_dantzariak_margotzen
    • 3. saria: Nahia Garat (Donapaleu): Zirtzilen plaza hartzea

      hegaldatzen
  • >25 urte
    • 1go saria: Igotz Ziarreta (Meñaka): Txalaparta warrior
      txalaparta_warrior
    • 2. saria: Julien Goul (Baiona): Rue Poissonnerie
      rue_poissonnerie
    • 3. saria: Cristina Calero (Areeta): Txalaparta
      txalaparta

Literatura:

  • < 25 urte
    • 1go saria: Charlotte Chorhy (Donibane Garazi): Entzun, entzun gaztea
    • 2. saria: Patxi Berhouet (Bidarrai): Txalaparta isildu da
    • 3. saria: Nahia Alkorta Elezgarai (Irura): Harritik herria
  • >25 urte
    • 1go saria: Miren Mindegia Petrirena (Elizondo): Zizelkariaren heriotza
    • 2. saria: Bea Sallaberry (Baiona): Ganen da
    • 3. saria: MariJoxe Azurtza (Donostia): Ekain