2014ko Irudimena Sarien edizioa | Euskara sustatzen - Azkue Fundazioa- Euskara sustatzen
Azkue Fundazioa

Gure proiektuak

Irudimena Sariak

2014

Euskara sarean jostea da gure lana eta gure helburua. Gurea eta zuena ere bai. Guztion artean euskara zabaltzen dugu mundu digitalean ere bai eta euskara teknologiara eramaten dugu.

Webguneko atal hau euskaldun eta euskalzale guztiontzat erabilgarri izatea nahi dugu eta aukera eman nahi dugu mundu digitalean sortzen diren ekimenen berri emateko eta euskara eta gure kultura eta gizartearekin harremanatuta dauden egitasmo ezberdinak sustatzeko.

Asko dira euskararen alde mundu osoan zehar lan egiten duten erakundeak. Ezagutu atal honetan zer egiten duten euskararen alde.

2014an ere Irudimena sormen lehiaketa antolatu dugu. Edizio horretako lehiaketako epea martxoaren 17tik maiatzaren 16ra luzatu zen. Lehiaketa Irudimena.com webgunearen bidez egituratzen da urtero moduan.

 Irudimena2014-kartela

Lehiaketan parte hartu nahi zuenak soinu bat hautatu behar du ondotik proposatzen genuen zerrendan.

Soinuan oinarrituz hiru aukera ditu parte-hartzaileak: soinu berri bat sortzea (edozoin motakoa, musika, kantua, arrabotsa, nahasketa…), euskarazko testu bat idaztea(edozoin generotan, poesia, narrazioa, deskripzioa, bertsoak…) edo irudi berri bat egitea (argazki, marrazki edo margo bat eginez…).

Hauek dira proposatzen ditugun 9 soinuak. Denak www.soinumapa.net egitasmotik datoz.

  1. Talai dantza
  2. Xiberotarrak
  3. Kulturetxea prestatzen
  4. Nerbioi ibaian arraunean
  5. Belarra mozten
  6. Euskarazko kontakizuna
  7. San Sebastian martxa
  8. Agate deuna bezpera
  9. Xare jokoa

Hemen sakatu soinu bakoitza eskuratzeko.

Sariak

Sariak Soinu sormena Sormen grafikoa Sormen literarioa
1. saria 300 €-ko erosketa bonoa 300 €-ko erosketa bonoa 300 €-ko erosketa bonoa
2. saria 200 €-ko erosketa bonoa 200 €-ko erosketa bonoa 200 €-ko erosketa bonoa

Oinarriak

Lehiaketako oinarriak ikusteko hemen sakatu

Parte hartzeko

Zer egin behar da parte hartzeko? Hemen sakatu eta inprimakia bete. Besterik ez!

Parte hartzaileen ekarpenak

Atal honetan parte hartzaile guztien ekarpenak jasoko ditugu. Sartu eta begira itzazu nola doan parte hartzea.

Sari banaketa ekitaldia

Ekainaren 7ko goizean sari banaketa ekitaldia ospatu genuen Euskararen Etxean. Ekitaldi xumea izan zen, baina jardueraz beterik: graffiti lantegi bat antolatu dugu goizari hasiera emateko, musika ekitaldiak izan ditugu ere eta ondoren sari banaketa eta solasaldirako tartea pintxo batzuk dastatzen ditugun bitartean. Honi buruzko informazioa ikusteko, esteka honetan sakatu.

Hauek dira Irudimena lehiaketako 2014ko edizioko irabazleak:

  • Irudi kategoria
    • Lehenengo saria: Ur-kiribil. Egilea: Laurence Etchechuri (Azkaine).
    • Bigarren saria: Ternua. Egilea: Iker Etxaniz (Zarautz).
  • Testu kategoria
  • Soinu kategoria
    • Lehenengo saria: Shegan. Egilea: Aitor Epaitorr (Andoain).
    • Bigarren saria: Aquarius. Egilea: Mikel Perez (Ahetze).

IMG_0614

Zorionak irabazleei! Lehenengo postuan suertatu diren saridunek 300 €tako erosketa bonoa jaso dute; eta 200 €takoa izan da bigarren sailkatu diren hiru irabazleentzat. Sari banaketa ekitaldiko irudiak ikusi nahi badituzue, sakatu beheko esteka

honetan: flickr Ekitaldiaren argazki galeria