Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Gure Proiektuak  •  Lehiaketeei Buruzko Informazioa • Zer dira Irudimena Sariak

Gure proiektuak

Irudimena Sariak

Zer dira Irudimena Sariak

Euskara sarean jostea da gure lana eta gure helburua. Gurea eta zuena ere bai. Guztion artean euskara zabaltzen dugu mundu digitalean ere bai eta euskara teknologiara eramaten dugu.

Webguneko atal hau euskaldun eta euskalzale guztiontzat erabilgarri izatea nahi dugu eta aukera eman nahi dugu mundu digitalean sortzen diren ekimenen berri emateko eta euskara eta gure kultura eta gizartearekin harremanatuta dauden egitasmo ezberdinak sustatzeko.

Asko dira euskararen alde mundu osoan zehar lan egiten duten erakundeak. Ezagutu atal honetan zer egiten duten euskararen alde.

2011tik Irudimena Sariak antolatzen ditugu udaberriro EKErekin batera. Egitasmo honetan elkartzen dira bi erakunde euskaldunak, muga administratiboak gaindituz egitasmo hau aurrera ateratzeko asmotan.

Lehiaketa honen helburua euskal kulturaren inguruko sormena bultzatzea da gazteen artean, literaturan, grafismoan eta soinu sorkuntzan.

Orain arte parte hartze nabarmena izan dugu urtero lehiaketak proposatzen dituen hiru kategoriatan, bai Ipar eta bai Hego Euskal Herritik ere.

Lehiaketa Irudimena.com webgunearen bidez bideratzen da eta hiru kategoria ezartzen ditu eta abiapuntua soinuak dira: antolatzaileek proposatutako zortzi soinuetatik bat aukeratu eta parte hartzaileek sormenari eragin eta lan berri bat aurkeztu behar dute, hiru euskarri hauetako batean: soinu berri bat, irudi edo grafika bat eta testu bat.

Oinarritzat proposatutako soinuak soinumapa.net egitasmotik hartu izan dira eta Creative Commons lizentziapean (Aitortu 3.0) daude.

Eta parte hartzeko sortu behar diren lan berri horiei dagokionez: soinu berri bat sortu ezkero, hau edozein motatakoa izan daiteke: musika, kantua, nahasketa…); testua ere edozein formatu eta generokoa izan daiteke (poesia, narrazioa, deskripzioa, bertsoak, nanoliteratura – adibidez twiteratura – …); eta irudi berriaren kasuan ere askatasun osoz sor dezake parte hartzaileak (argazkia eraldatuz, marrazki bat edo margo bat eginez, 3D-ko irudi bat sortuz…).

Beraz, imajinatzeko eta sortzeko askatasuna, orijinaltasuna eta mezuaren helburua izaten dira saritzeko irizpideak.

Hemen aurreko urtetako edizioen irabazleak zeintzuk izan diren ikus dezakezu.

irudimena 2013 kartela   Irudimena 2012  irudimena_albistea_es_en