Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Gure Proiektuak  •  Lehiaketeei Buruzko Informazioa • #Loraldia_MusikaEtaDantza

Gure proiektuak

Loraldia, Euskal Kultura Gaur Geroan Instagrameko lehiaketa

Lehiaketari lotutako lehenengo erronka, parte hartzeko lehenengo gaia, musika eta dantza izan da. Musika eta dantzaren inguruan argazkiak argitaratzea proposatu genien parte hartzaileei, bi alor hauek gure kulturaren adierazle garrantzitsua bai dira.

Euskaldunok alaiak gara, hori da gure izaeraren ezaugarri nagusietako bat. Jaiak eta egun bereziak, topaketak … sarritan izaten dira dantzan eta kantuka aritzeko une aproposak. Aspalditik datorren ohitura horrek gaur arte iraun du, eta gainera, egun jarduera horien espresio berriak ditugu.

Hainbat aukera dago hau dena islatzeko, ezta? Erronka honi 259 argazkitan erantzun ziguten.

Hauek izan dira #Loraldia_MusikaEtaDantza erronkaren irabazleak:

Zorionak guztiei!

Euskararen Etxean egingo dugun erakusketako argazkiak osatzen goaz!