Gabon Agurren Lehiaketa 2011 - Azkue Fundazioa- Euskara sustatzen
Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Gure Proiektuak  •  Lehiaketeei Buruzko Informazioa • Gabon Agurren Lehiaketa 2011

Gure proiektuak

Txioka sarean, Gabon-Agurren Lehiaketa

Gabon Agurren Lehiaketa 2011

Euskara sarean jostea da gure lana eta gure helburua. Gurea eta zuena ere bai. Guztion artean euskara zabaltzen dugu mundu digitalean ere bai eta euskara teknologiara eramaten dugu.

Webguneko atal hau euskaldun eta euskalzale guztiontzat erabilgarri izatea nahi dugu eta aukera eman nahi dugu mundu digitalean sortzen diren ekimenen berri emateko eta euskara eta gure kultura eta gizartearekin harremanatuta dauden egitasmo ezberdinak sustatzeko.

Asko dira euskararen alde mundu osoan zehar lan egiten duten erakundeak. Ezagutu atal honetan zer egiten duten euskararen alde.

2011ko bukaeran Gabonak zoriontzeko lehiaketa bat antolatu genuen Bizkaia Irratiko lagunekin batera.

Lehiaketa honen helburua gabonak zein urtebarria zoriontzeko euskarazko gabon-agurrak sustatzea izan zen.

Nola gauzatu zen lehiaketa?

Partehartzaileek bi aukera zituzten gabon-agurra botatzeko:

Irudimena saritu genuen, bai mezuaren edukiaren aldetik eta bai erabilitako euskarriari zegokionez.

Hiru sari bereiztu genituen:

1. Mezu edo esamolde originalenari. Samsung Galaxy tableta bat.
2. Euskarri originalenari. Areatzako span egonaldia, gosaria eta tratamendua.
3. Bizkaierazko mezurik onenari. Gabonetako otzara.

Eta nortzuk izan ziren irabazleak?

Gabon-agurren lehiaketako saridunak (2011)

Sari-banaketa abenduaren 21ean egin genuen, Santo Tomas egunean. Ekitaldia Euskaltzaindiako egoitzan ospatu genuen.

 Argazki bilduma ikusi

 Bideoa

Antolatzaileak