Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Gure Proiektuak  •  Lehiaketeei Buruzko Informazioa • Zer da Txioka sarean?

Gure proiektuak

Txioka sarean, Gabon-Agurren Lehiaketa

Txioka Sarean, Gabon Agurren Lehiaketaren helburua gabonak zein urtebarria zoriontzeko euskarazko gabon-agurrak sustatzea da. Azkue Fundazioak eta Bizkaia Irratiak antolatutako lehiaketa izan zen.
Bi urtez ospatu izan dugun lehiaketa izan da, Twitter eta Facebook bidez euskarazko zorion mezuak zabaltzeko aukera emonez.

Twitterren #gabonagurra hashtag edo traola erabili beharra zegoen; Facebooken “Gabonetan euskaraz zoriondu daigun!” taldean parte hartuz.

Hiru sari banatu izan ziren:

1.- Mezu edo esamolde originalenari: Brigmton Android Tableta bat.

2.- Euskarri originalenari: Areatzako span egonaldia, zirkuitua barne.

3.- Bizkaierazko mezurik onenari: Gabon-otzara bat.

Antolatzaileak