Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Gure Proiektuak  •  Lehiaketeei Buruzko Informazioa • “Udagoeina Jantzan” argazki lehiaketa

Gure proiektuak

menu-lateralarray(0) { }

"Udagoeina Jantzan" argazki lehiaketa

Udagoienean bete-betean, Bizkaie! agerkari digitalak eta Azkue Fundazioarekin elkarlanean,”Udagoeina Jantzan” argazki lehiaketa antolatu dugu argazkilari amateurrak deskubritu eta beraien lanak ezagutarazteko eta hedatzeko helburuarekin.

Udagoiena jantzan

Parte hartu nahi duzu lehiaketan?

Hona hemen informazioa:

1.- Gaia: Udagoiena, udagoieneko koloreak, beroa eta hotza, hondartzea eta mendia, eguzkia eta edurra…

2.- Oinarriak:

  • Afizionatu edo amateurren lanak besterik ez dira onartuko.
  • Parte-hartzaile bakoitzak 3 argazki aurkeztu ahal izango ditu lehiaketara, bai zuribaltzean, bai koloretan.
  • Muntaiak eta argazkiak moldatzeko programekin tratautako argazkiak ez dira onartuko.
  • Argazkiak 1’5 eta 2 mega bitartekoak izan behar dira.

3.- Epea: Azaroaren  4tik 30era.

4.- Bidalketa: Argazkaiekin batera argazkien izenburua, argazkilariaren izen-abizenak, harremanetarako emaila eta telefono zenbakia bizkaie@bizkaie.biz helbidera bidali behar dituzue, edota zuek, zuzenean, Bizkaie! webgunearen argazki lehiaketako atal berezian kargatu dezakezue.

5.- Epaimahaia: Argazkigintzan adituak diren lagunak izango dira Santi Yaniz Aramendia, freelance argazkilari bilbotarra eta Iñaki Mendizabal Elordi berrituarra, kazetaria, argazkilari amateurra.

6.- Sariak

  1.  Saria: 500 euro
  2.  Saria: 300 euro
  3.  Saria: 200 euro

ARGAZKIAK
Lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak Bizkaie!-ren esku geratuko dira eta aurrerantzean agerkariko artikulu zein galerietan erabili ahal izango dute, beti be egilearen izen-abizenak jarrita.