Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Gure Proiektuak  •  Lehiaketeei Buruzko Informazioa • Aurreko Edizioen informazioa

Gure proiektuak

Ugarteburu Sariak

II. IÑAKI UGARTEBURU SARIAK (2011)

Azkue Fundazioak Iñaki Ugarteburu sarien II. Edizioa antolatu du, mediku eta irakasle horren ohorez, bere lan-arloak (euskara, irakaskuntza, teknologia berriak) elkartuz eta haren lanaren jarraipen gisa. Iñaki Ugarteburu Sarien edizio honek hainbat aldaketa ditu aurreko edizioarekin alderatuta, 5 arlo zientifikoetara zabalu baita aurtengo edizioa.

Aurtengo irabazleei buruzko informazioa hemen duzu, sariak iPad2 eta iPhone4 bat izan dira.

Osasun Zientziak:

  • Lehen Saria: Iñigo Romero Arandia, “Barne belarri” artikuluarekin.
  • Bigarren Saria: Amaia Iribarren Garcia, “Xerostomia” artikuluarekin.

Natur Zientziak:

Gizarte Zientziak:

  • Lehen Saria: Aitor Gorrotxategi Iraola, “AMIA Analisi” artikuluarekin.

Teknika eta Teknologia:

Iñaki Ugarteburu Saria antolatu duten erakundeen ordezkariek, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultur Diputatua eta AZKUE Fundazioko presidenta den Josune Ariztondok, foru-erakunde bereko Euskara Sustatzeko Zuzendari nagusia den Miren Dobaranek, Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Saileko Zinegotzi Ordezkaria den Sabin Anuzita, Euskara eta Eleaniztasuneko errektoreordea den Gidor Bilbao, Deustuko Unibertsitateko Hizkuntz Politikako Zuzendaria den Joxin Etxezarreta, Euskaltzaindiako presidentea den Andres Urrutia, eta Rodrigo Gartziak, Azkue Fundazioko zuzendaria, banatu dituzte sariak.

Sari hauen deialdia maiatzan bukatu zen, baina irailak 17an Software Askearen Eguna ospatzen da eta egitasmo honekin bat etortzeko ekitaldi hau data honetan burutzea erabaki zen.

Sari banaketaren bideoa:

Sare sozialetan:

Flickr: Sari banaketako argazki bilduma

Prentsan/sarean:
Hamaika TVko berria
Deia
Bizkaie
Bizkaimedia
EuropaPress
La Vanguardia
Lainformacion.com
Gentedigital.es
Terra

I. IÑAKI UGARTEBURU SARIAK (2010)

Azkue Fundazioak Iñaki Ugarteburu sarien lehen Edizioa antolatu zuen 2010 urtean, mediku eta irakasle horren ohorez, bere lan-arloak (euskara, irakaskuntza, teknologia berriak) elkartuz eta haren lanaren jarraipen gisa. Iñaki Ugarteburu Sarien banaketa egin zen Bizkaiko Foru Aldundiko Liburutegian. Azkue Fundazioak Euskarazko Wikipedia sustatzeko antolatu zuen lehenengo ekimena zen.

Ekitaldiko buru izan den Bizkaiko Foru Aldundiko kultur diputatua eta AZKUE fundazioko presidenta den Josune Ariztondoren hitzetan, Iñaki Ugarteburu, osagilea eta filologoa ikasketaz, euskalgintzan lan asko egindakoa zen, batez ere unibertsitate mailako euskarazko irakaskuntza bultzatzen.

Sarituak aukeratzeko, balorazio batzordeak zenbait irizpide izan ditu kontuan, hala nola lanaren edukia, euskararen txukuntasuna eta multimedia-baliabideen erabilera, bideoak edo argazkiak, esaterako. Saria: sareratu diren bost lanik hoberenei ordenagailu eramangarri bana.

Aurkezturiko lanen kalitatea eta originaltasuna nabarmendu zuen balorazio batzordeak. Sarituak honako hauek izan ziren:

-Lehen Saria: Adrián Llorente Aginagalde “Hestegorriko sortzetiko malformazioak” artikuluarekin

– Bigarren Saria: Beñat de Miguel Arnaiz “Endodontzia terapia” artikuluarekin

– Hirugarren Saria: Iñigo Romero Arandia “Ekintza potentziala” artikuluarekin

– Laugarren Saria: Arrate Aldama Martín “Huntingtonen gaixotasuna” artikuluarekin

-Bosgarren Saria: Sonia Santos Ochoa de Eribe “Aharrausi” artikuluarekin

Azkenik, Euskarazko Wikipediaren administratzaileen lana ere saritu da ekitaldi honetan, hauen izenean Unai Fernández de Betoñok jaso zuen saria AZKUE fundazioaren zuzendari kudeatzailea den Rodrigo Gartziaren eskutik.