Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Gure Proiektuak  •  Lehiaketeei Buruzko Informazioa • III. IÑAKI UGARTEBURU SARIAK

Gure proiektuak

Ugarteburu Sariak

Aurten ere hirugarren edizioa martxan da, aurreko edizioan bezela alor zientifiko guztietara zabalik eta sari potoloak irabazteko aukerarekin. Animatu zaitez parte hartzera!

Alor zientifiko bakoitzean irabazleak wifidun 16Gb ko iPad 2 bat irabaziko du!

Lehiaketaren Oinarriak

1. SARRERA

Lehiaketaren  helburuak:

1.Euskarazko edozein unibertsitateko jakintzagai testuak ugaritu Interneten

2.Ikasleak egiten dituzten lanen biltegi bat egin euskarazko Wikipedian

3.Iñaki Ugartebururen izena, lana goraipatu eta oroitu

Zer saritzen da?

Euskarazko  Wikipedian sortzen diren edozein arloko artikulurik onenak sarituko dira. Sarituak aukeratzeko orduan honako alderdiak baloratuko dira:

  • Edukia bera
  • Euskararen txukuntasuna
  • Multimedia baliabideak (bideoak, audioak, ?)
  • Egilea: Edozein unibertsitateko jakintzagaiko ikasleak

Maiztasuna: Urtero

2. LEHIAKETAREN ARAUAK

2.1 HELBURUA

Lehiaketaren helburua, edozein unibertsitateko jakintzagaian Wikipedia-ri euskaraz egingo zaizkion ekarpenak saritzea da.

2.2 PARTEHARTZEA

Lehiaketan partehartzeko betebeharrak baldintzak honako hauek dira:

·  Unibertsitateko ikaslea izatea

·  Partaidetza indibiduala izatea

2.3 INSKRIPZIOA: Nola parte hartu Wikipedia Lehiaketan

Izen-emate epea  2012ko apirilaren 23tik aurrera irekita egongo da eta 2012ko abenduaren 14an itxiko da epea, hurrengo prozedura erabiliz:
1. Joan zaitez Euskarazko Wikipediara. “Izena eman edo saio berria hasi” sakatu (goiko partean).   Han “Kontu bat sortu” lotura sakatu. Formularioa bete ezazu eta zure Wikipedia kontua sortuta egongo da.
3. Zure lana wikipedian editatu ostean, Ugarteburu sarirako bereziki sortu den komunitatean sartu eta bertan dagoen “Bidali zure lana” atalean profilaren datuak bete behar dira:

-Izen-abizenak

-Fakultatea

-Unibertsitatea

-Ikasmaila

-Wikipedia erabiltzailea

-Telefonoa

-E-posta

-Ekarpenaren izenburua

-Ekarpenaren esteka

Bidali botoia sakatzean lehiaketan izena emanda edukiko duzu. Lan bat baino gehiago bidaltzeko aukera daukazu prozesu bera jarraituz.

Informazioa konfidentziala izango da eta Balorazio Batzordeak babespean mantenduko du sari banaketa arte.

2.4 BALORAZIO BATZORDEA ETA IRIZPIDEAK

Batzorde bat lanen balorazioaz arduratuko da. Batzorde honetan AZKUE fundazioa, Deustuko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), Mondragon Unibertsitatea (MU), Wikipedia euskaraz, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala egongo dira.

Presidenta:
· Miren Dobaran (Bizkaiko Foru Aldundia)
Bokalak:
· Rodrigo Gartzia (AZKUE fundazioa)
· Andres Urrutia (Euskaltzaindia)
· Gidor Bilbao (EHU)
· Roberto San Salvador (DU)
· EIRE elkartea (zehaztear)

Idazkariak:
·  Amaia Ocerin (AZKUE fundazioa) eta Angeriñe Elorriaga (AZKUE fundazioa)

Honako atalak baloratuko dira: ekarpenen kalitatea (bai itzulpena, bai moldatzea, bai ekarpen berria):

1. zorroztasun zientifikoa

2. baliotasun didaktikoa eta Wikipedia-ren arau propioen egokitzapena.

3. Lanen egiletasuna egiaztatzeko copyscape filtroa erabiliko da.

2.5 SARIAK

Aurkeztutako lanik onenak sarituko dira Unibertsitateko alor zientifiko bakoitzean. Alor zientifikoak honako hauek izango dira (Alor zientifiko bakoitzari dagozkion jakintza arloak ere zehazten dira):
· Giza zientziak (Artea, Didaktika, Etika, Filosofia, Geografia, Glotodidaktika, Hezkuntza, Historia , Hizkuntzalaritza, Literatura , Pedagogia , Teologia)
· Gizarte zientziak (Ekonomia, Enpresa, Kazetaritza, Politika, Soziologia, Zuzenbidea
· Natur zientziak (Biologia, Fisika, Genetika, Geologia, Geometria, Kimika, Matematika, Paleontologia, Zientziak)
· Osasun zientziak (Anatomia, Erizaintza, Fisiologi , Medikuntza, Mikrobiologia, Osasuna, Psikologia)
· Teknika eta teknologia zientziak (Arkitektura , Informatika , Ingeniaritza , Irudiak, Teknologia)

Alor zientifiko bakoitzean irabazleak wifidun 16Gb ko iPad 2 bat irabaziko du. Sariak alor desberdinetan izandako partaidetzaren arabera banatu ahal izango dira. Balorazio batzordearen erabakia ezin izango da ukatu. Parte hartzaile guztiak onartzen dute azaldutako arauak.

2.6 EPEAK

Ekarpenak aurkezteko epea 2012ko apirilaren 23an hasiko da eta 2011ko abenduaren 14an, gaueko 24:00etan, amaituko da. Hala eta guztiz, Wikipediaren barneko funtzionamendua kontutan harturik eta azken orduko arazoak saihesteko asmoz, ekarpenak hilabetean zehar egitea gomendatzen da. Lehiaketa honetan parte hartzeak lehiaketaren beraren oinarriak onartzea dakar.

Baliabide interesgarriak

Lehiaketan parte hartu nahi baduzu, honako baliabide hauek interesgarriak izan litezke:
· Wikipedia Editatzeko Laguntza Wikipedian. Ikus dezakezu gainera Wikipediari buruz maiz egindako galdera orokorrak.
Zer da wikipedia?

Wikipedia Interneteko entziklopedia libre eta eleanitza da. 17 milloi baino artikulu gehiago ditu 278 hizkuntzatan. Wikipedia mundu osoko bolondresek idazten dute. Bertako artikuluak Internetera konektatutako edozeinek argitara ditzake osatzeko. Gaur egun, Wikipedia Interneteko gune bisitatuenetakoa eta ezagunetakoa da.