Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Gure Proiektuak  •  Lehiaketeei Buruzko Informazioa • 2017ko sarituak

Gure proiektuak

ZuZEUko Gaztea Saria

 2017an ere Zuzeu GAZTEA sariak ematen jarraituko dugu.

Atal honetan jasoko ditugu hilez-hile sarituak izango direnen aipamenak.

ABENDUA

Ales Luengok erdietsi du abenduko Zuzeu GAZTEA Saria. Sei lagunek idatziriko zazpi sarrera izan ditugu lehian urteko azken Zuzeu GAZTEA Sarian, seiak aurretik ere lehiaketan parte hartu izan dutenak eta hauetatik bi lehendik ere saria irabazitakoak.

Lan guztien artean artetik Ales Luengoren  “ENE! Hauek bai kantak, ENE KANTAK-enak!”  izan da saria lortu duena.

 Zorionak Ales!

ZUZEU-gaztea-saria-ABENDUA2

ENE! Hauek bai kantak, ENE KANTAK-enak!

 

AZAROA

Azaroako Zuzeu GAZTEA Sariaren irabazlea Laura Ilardia izan da. Zuzeu Gaztea Sariak hamaika idazleren 15 sarrera jaso ditu azaroan, horietako bi inoiz lehiaketan parte hartu gabeak.

Lan guztien artean artetik Laura Ilardiaren Ultimatuma plastikozko poltsei izan da saria lortu duena.

 Zorionak Laura!

zuzeu-gaztea-saria-azaroa

Ultimatuma plastikozko poltsei

 

URRIA

Urriako  Zuzeu GAZTEA Sariaren irabazlea Xabier Madorran izan da. Urrian  Zuzeu GAZTEA Sariak hamabi sinaduren hamazortzi idatzi jaso ditugu-eta; lehiaketan lehenengoz parte hartzen zuten hiru lagun eta lehendik ere saria behin irabazitakoren bat tarteko.

Lan guztien artean Xabier Madorran saritzea erabaki dugu, EGA azterketa: Oka egiteaz nazkatuta  sarrera saritzea deliberatu dugu. 

 Zorionak Xabier!

ZUZEU-gaztea-saria-17-urria

 

 

 

https://zuzeu.eus/euskara/ega-azterketa-oka-egiteaz-nazkatuta/

IRAILA

Irailako Zuzeu GAZTEA Sariaren irabazlea Unai Garcia izan da. Irailean Zuzeu GAZTEA Sariak hamar sarrera izan ditu lehian, sei sinadurak idatzitakoak; horietatik hiruk lehen aldiz parte hartu dute lehiaketan.

Lan guztien artean, Unai Garciaren  Kataluniari omenaldia (1937-2017)” sarrera saritzea deliberatu dugu.

Zorionak Unai!

ZUZEU-gaztea-saria-17-iraila

 

 

 

 

 

 

 

Hemen irakurgai Unairen artikulua:

Unai Garciak irabazi du iraileko Zuzeu GAZTEA Saria

 

 

ABUZTUA

Abuztuko Zuzeu GAZTEA Sariaren irabazlea Martin Gregorio Iturralde izan da.

Udako oporretan izateko, partaidetza polita izan du atzean utzi berri dugun hilabeteko Zuzeu Gaztea Sariak, guztira sei idazleren bederatzi sarrera argitaratu dira abuztuan. Guztien artean, Martin Gregorio Iturralderen Espagetizko Munstro Hegalaria” sarrera saritzea deliberatu dugu.

Zorionak Martin!

Martin Gregorio Iturraldek irabazi du abuztuko Zuzeu Gaztea Saria

 

 

 

 

 

 

 

Hemen Martinen artikulua:

Espagetizko Munstro Hegalaria

 

UZTAILA

Uztaileko irabazlea Beatriz Uraga izan da. Sei sinadurak zortzi sarrera idatzi dituzte uztailerako Zuzeu Gaztea Sarian. Aurreko hilabeteren batean saria jasotakoak horietako erdiak, eta estreineko aldiz idazten zutenak beste hiru.

Uztailean lehen aldiz Zuzeun parte hartu eta bi sarrera idatzi ditu Uragak. Bigarrenarekin desazkundea zer den ulertarazteaz ez ezik, defendatzeaz ere arduratu da, Desazkundea, jasangarritasunerako bidea, eta horrexegatik saritu dugu. Zorionak Beatriz!

ZUZEU-gaztea-saria-17-uztaila

 

Hemen Beatrizen artikulua:

Desazkundea, jasangarritasunerako bidea

 

 

EKAINA

Ekainean Alaitz EstonbarenAmetsen sailkapena saritzea erabaki dugu, modu ulerterraz batean eta gertaera pertsonal batetik abiatuta, gutxitan jorratu dugun gai interesgarri bat ekarri baitigu: egungo gizartean zientzia ikasketek eta lanbide teknikoek duten nagusitasuna eta letrek zein arteek duten prestigio eskasa. Zorionak Alaitz!

ZUZeu Gaztea Saria - 2017ko ekaina

 

Hemen Alaitzen artikulua:

Ametsen sailkapena

 

MAIATZA

Maiatzeko Zuzeu GAZTEA Saria Eugenia Garayren “Hitzez hitz, pausoz pauso“ sarrerak merezi duela erabaki du epaimahaiak. Zorionak Eugenia!

ZuZeu Gaztea Saria-2017ko maiatza

Joan den udazkenean lehiaketan parte hartzen hasi zenetik hilabetero idatzi du sarreraren bat Garayk, beti ikuspuntu berezi batetik. Azken honetan, ondo idazten jakitea dohai gorenekotzat duela diosku, eta huraxe garatu nahiko lukeela bizitza osoan zehar.

Hau da Eugeniaren artikulua:

Hitzez hitz, pausoz pauso

 

APIRILA

June Igartuak lortu du apirileko Zuzeu Gaztea saria ,“Mintzeko milaka modu daude” lanagatik. Zorionak June!

ZuZue Gaztea Saria - apirileko irabazlea

Dotoreziaz landu du Junek kezka handia eragiten digun tratu txarren gaia, espero gabeko amaiera eta guzti. Borreroak baditu, bai, milaka aurpegi, eta batzuetan jabetu ez arren, anitzak dira mintzeko moduak ere.

Hona hemen, Juneren artikulua:

Mintzeko milaka modu daude

 

Guardar

MARTXOA

 Maialen Lizarribarrek erdietsi du martxoko Zuzeu GAZTEA, Aralar: Ofizio bide sarreragatik. Zorionak!

Maialen Lizarribarrek erdietsi du martxoko Zuzeu GAZTEA saria

 

 

 

 

 

 

 

Aralar: Ofizio bide erreportaje formatoan landua dago, iritzi ezberdinei ahotsa emanez eta kezka handia sortzen duen gaiari beste ikuspuntu bat emateko asmoarekin.

Hona hemen, Maialenen artikulua:

Aralar: ofizio bide

 

OTSAILA

 Jokin Bergarak, jasoko du otsaileko saria, Negozio berdeari begiratu gorria sarreragatik. Zorionak!

Jokin Bergarak irabazi du otsaileko Zuzeu GAZTEA saria

 

 

 

 

 

 

 

Bergarak idatzitako sarreran, `Eko´ etiketa berdepean garatzen ari den mugimenduak sustatzen duen eredu ekologikoari baino babesten duen eredu ekonomikoan jarri du arreta, hein batean azaleko mugimendua izan daitekeela ohartarazi.

Hona hemen, Jokinen artikulua:

Jokin Bergarak irabazi du otsaileko Zuzeu GAZTEA saria

 

 

URTARRILA

Jon Urzelaik eskuratu du urtarrileko Zuzeu Gaztea saria ,“Putin, Trump eta gu” idazlanagatik,  Zorionak  Jon!

ZUZEU-gaztea-saria-17-urt

Aproposa, Trumpen garaipenarekin bat argitaratu zuelako, eta egokia, urrutiko uztak jaso eta etxeko sukaldera ekarri dizkigulako. Jakinmina piztu eta eztabaida eragin du gurean.

Hona hemen, Jonen artikulua:

Putin, Trump eta gu

 

 

 

 

 

Guardar

Guardar

Save

Save

Save

Save

Save