Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Gure Proiektuak  •  Lehiaketeei Buruzko Informazioa • 2018ko sarituak

Gure proiektuak

ZuZEUko Gaztea Saria

Zuzeu GAZTEA sariak 2017an lortutako arrakasta eta ikusita gazteek idazteko zaletasuna eta zeresanik badutela, 2018an sari hau ematen jarraituko dugu.

Hilabete bakoitzean artikulu onena argitaratzen duen gazteari, alegia, 30 urtez azpiko egileari, 150€ko saria emango diogu urte osoan zehar.

Atal honetan jasoko ditugu 2018an hilabetez-hilabete sarituak izango direnen aipamenak.

AZAROA

Jasotako sarrera guztien artetik,  Maider Diazi ematea deliberatu dugu, Enkore taldeko abeslariari egin dion elkarrizketa jasotako sarrera guztietan hoberena izan dela iritzita. Zorionak Maider!

Azaroan zazpi sinaduraren bederatzi sarrera jaso ditu Zuzeu GAZTEA Sariak, inoiz saritu gabeak guztiak ere.

ZUZEU-gaztea-saria-18-aza

 

 

 

 

 

 

 

 

Hemen irakurgai, Maider Diazen artikulua:

Xabi (Enkore): “Berri Txarrak-en «Libre» diska entzuteak eragin handia izan zuen nigan”

 

 

 

URRIA

Jasotako sarrera guztien artetik,  Adrián López, Markel Romano, Silvia Agrafojok elkarlanean idatzitako “Laborismoa eta masa-alderdiaren itzulera  sarrera  izan da hilabete honetako saritua. Zorionak Adrián, Markel eta Silvia!

Zuzeu GAZTEA Sariak zortzi sinaduren hamaika sarrera argitaratu ditu urrian, horietariko bat lehendik ere saria eskuratutako.

ZUZEU-gaztea-saria-18-urr

 

 

 

 

 

 

 

 

Hemen irakurgai, Adrián López, Markel Romano, Silvia Agrafojok elkarlanean idatzitako artikulua:

Laborismoa eta masa-alderdiaren itzulera

 

IRAILA

Jasotako sarrera guztien artetik, Olatz Ruiz de Zarate saritzea deliberatu dugu“Huntza: arrakastan gora!” sarrerarekin. Irabazleak arrakasta handiko musika talde bat aurkeztu digu, bertako partaide bati elkarrizketa eginda. Zorionak Olatz!

Zuzeu GAZTEA Sariak sei gazteren zazpi sarrera argitartu ditu irailan, eta zazpi horietariko batek jada irabazia zuen lehiaketa aurreko hilabeteren batean.

ZUZEU-gaztea-saria-18-ira

 

 

 

 

 

 

 

 

Hemen, irakurgai Olatz Ruiz de Zarateren artikulua

Huntza: arrakastan gora!

 

ABUZTUA

Argitaratutako sarrera guztien artean, “Gatibu: Bizkaieraz kantatutea ukitu exotikoa omen” izan da saria eskuratu duena, eta beraz, Andrea Alonsok erdietsi du abuztuko saria. Zorionak Andrea!

Gatibu taldeko kide Haimar Arejita elkarrizketatu du Alonsok, eta asmatu edo ez, arreta berezia jarri nahi izan dio gitarrajolearen euskalkiari.

ZUZEU-gaztea-saria-18-abu

 

 

 

 

 

 

 

 

Hona hemen, Andrea Alonsoren artikulua

Gatibu: “Bizkaieraz kantatutea ukitu exotikoa omen”

 

UZTAILA

Aida_Suleiman da uztaileko saria eskuratu duena, Bilbo erdaldunean, denda euskaldunenak: non eta zer dugu aukeran? sarrerarekin. Zorionak Aida!

Hurrengo dendetan, %100 duzu ziurtatua euskaraz arreta jasotzea‘ titularpean, zerrenda, estekak, eta argazki eta elkarrizketak egin ditu Aidak Bilboko dendetako langileekin. Hizkuntza hautuak aztertu eta Bilboko komertzioetako egoeraz euren iritzi eta kezkak ezagutarazi ditu horrela.

ZUZEU-gaztea-saria-18-uzt2

 

 

 

 

 

 

 

 

Hona hemen, Aida Suleimanen artikulua

Bilbo erdaldunean, denda euskaldunenak: non eta zer dugu aukeran?

 

EKAINA

Maite del Corte izan da saria eskuratu duena, eta berak erdietsi du ekaineko Zuzeu GAZTEA Saria,  “Birziklapenaren arazoa” sarrerarekin.  Zorionak Maite!

Guztira sei izan dira ekainean jaso ditugun sarrerak, beste horrenbeste sinadurenak -bat bikotean idatzia dago-. Gainera, sei horietatik lauk lehen aldiz hartu dute parte lehiaketan, bereziki pozgarri zaiguna.

ZUZEU-gaztea-saria-18-eka

 

 

 

 

 

 

 

 

Hona hemen, Maite del Corteren artikulua

Birziklapenaren arazoa

 

MAIATZA

Maider Fernandez nabarmendu da, eta berak erdietsi du maiatzeko Zuzeu GAZTEA SariaAnaitasuna eraikitzera kondenaturik sarreragatik. Zorionak Maider!

Maiatzean hamalau sarrera jaso ditu Zuzeu Gaztea Sariak, 13 sinaduren eskutik. Horietatik bi inoiz lehiaketan parte hartu gabeak ziren, sekula saria irabazi gabekoak guzti-guztiak. Tamalez, hamahiru gazte horietatik hiru ez dira saria jasotzeko lehian sartu, izen abizenez sinatu ez edo argazkia falta zitzaelako

ZUZEU-gaztea-saria-18-mai

 

 

 

 

 

 

 

 

Hona hemen, Maider Fernandezen artikulua

Anaitasuna eraikitzera kondenaturik

 

APIRILA

Ainhoa Agirrezabalaren Etxerako bidea begitandu zaigu azpimarragarriena, eta berak erdietsi du apirileko Zuzeu Gaztea Saria. Zorionak Ainhoa!

Zuzeu Gaztea Sariak hamasei sarrera argitaratu ditu apirilean, hamabi gaztek idatziak -bat ezik, beste guztiak emakumeak!; horietatik bakarra lehen aldiz parte hartzen zuena, eta bi lehendik ere saria jasotakoak.

 

ApirilaZUZEU-gaztea-saria-18-api

 

 

 

 

 

 

 

 

Hona hemen, Ainhoa Agirrezabalaren artikulua

Etxerako bidea

 

MARTXOA

Cristina Zamora izan da martxoko Zuzeu Gaztea saria lortu duena, Elkarrizketatutako elkarrizketatzailea sarrerarekin. Zorionak Cristina!

Zuzeu Gaztea Sariak hamabi idazleren 17 sarrera jaso ditu martxoan, guztiak aurretik ere lehiaketan parte hartutakoak ziren bat izan ezik, eta hauetako bi, saria irabazitakoak.

ZUZEU-gaztea-saria-18-martxoa

 

 

 

 

 

 

 

 

Hona hemen, Cristina Zamoraren artikulua

Elkarrizketatutako elkarrizketatzailea

 

OTSAILA

Raul Nuñez Gaston izan da otsaileko Zuzeu Gaztea saria lortu duena, Zer da legez kanpokoa Espainian? Nork erabakitzen du? sarrerarekin. Zorionak Raul!

Zuzeu Gaztea Sariak hamabi idazleren 13 sarrera jaso ditu otsailean, eta horietatik bik lehen aldiz hartu du parte lehiaketan.

ZUZEU-gaztea-saria-18-otsaila

 

 

 

 

 

 

 

 

Hona hemen, Raul Nuñezen artikulua

Zer da legez kanpokoa Espainian? Nork erabakitzen du?

 

URTARRILA

 “Banekien horrela izango zela…” sarrerarekin erdietsi du Ane Vazek urtarrileko Zuzeu Gaztea Saria. Zorionak Ane!

Urtarril honetan hamabi sinaduren 13 sarrera jaso ditugu lehiaketan, eta horietatik heren batek, lau gaztek, lehen aldiz parte hartu du Zuzeu Gaztea Sarian.

ZUZEU-gaztea-saria-18-urtarrila

 

 

 

 

 

 

 

Hona hemen, Ane Vazen artikulua

Banekien horrela izango zela…

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Guardar

 

 

 

 

Guardar

Guardar

Save

Save

Save

Save