Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Gure Proiektuak  •  Lehiaketeei Buruzko Informazioa • Zertan datza lehiaketa?

Gure proiektuak

ZuZEUko Gaztea Saria

Zuzeuko logoa

2016a abiatzearekin batera, idazteko grina duten gazteei zuzendutako sari bat sortu zuten ZUZEU orainkari horizontalean, Zuzeu GAZTEA saria. Azkue Fundaziotik sari hori babestea erabaki genuen.

Horrela, hilabete bakoitzean artikulu onena argitaratzen duen gazteari, alegia, 30 urtez azpiko egileari, 150€ko saria eman diogu urte osoan zehar.

2016an zehar, hilero parte hartutako artikulu kopurua handitzen joan da eta 134 artikulu aurkeztu izan dira. 71 sinadura bildu dira Zuzeu GAZTEA atal honetan, gehienak sekula Zuzeun idatzi gabeak. 2017an ere, egitasmo honekin aurrera jarraitu nahi dugu.

 

Lehiaketa honen xedea, euskaraz idatzi nahi duten gazteak kitzikatzea da, haien lanak kontsolidatutako hedabide batean argitaratzeaz gain, dirutxo bat irabazteko aukera emanez hilabetero-hilabetero. Gainera, ZUZEUko Erredakzioaren laguntza izango dute euren lanak behar bezala idatzi eta argitaratzeko, etengabeko aholkularitza baten bidez.

 

ZuzeuGazteaSaria2017

Baldintzak:

  • Artikuluak originalak beharko dute izan, eta inon argitara gabekoak.
  • Artikulua argitaratzen den unean, egileak 30 urte baino gutxiago dituela erakutsi beharko du.
  • Artikulu edo sarrerak ZUZEUn argitaratu beharko ditu egileak, bertan erregistratu eta WordPress editorea erabiliz.
  • Artikulu edo sarrera bakoitza hilabeteko gainerakoekin lehiatuko da, betiere 30 urtez azpikoetan. (Horretarako egileak editorean GAZTEA kategoria markatuko du).
  • Egileak erregistratzean emandandako benetako izen-abizen eta argazkiz sinatuko du.
  • Taldean edo batek baino gehiagok idatzitako lanak ere argitara daitezke,  baina sinatzaile bakarrari emango dio ZUZEUk saria, gero berak behar bezala bana dezan. Nahi bada, artikuluaren amaieran jar daitezke gainerako egileen izenak.
  • Artikulu bakoitzak 300 hitz ukango ditu, gutxienez, eta argazki edo ilustrazioren bat ere beharko du, hau ere gutxienez.
  • Lan guztiek Zuzeuren erabilera baldintzak bete beharko dituzte.
  • Argitaratutako artikuluak , ZUZEUko gainerako guztiak bezalaxe, Creative Commons aitortu lizentziapean geratuko dira.
  • Nahi haina artikulu argitara daiteke.

Epai-mahaiak kontutan hartuko ditu:

  • Artikuluaren edukia eta formaren bikaintasuna.
  • Idatzitakoa izan dadila ZUZEUren erabiltzaileen interesekoa eta, ahal den neurrian, eztabaida eragilea.
  • Testu soilaz gain, sareko kontakizun modu berriak erabiltzea ere hartuko da kontutan: argazkiak, multimedia, grafikoak, e.a. Horretarako egileak tresna edo bestelakoen beharrik balu, ZUZEUko erredakzioak bideratuko dizkio.

Eta gainera:

  • Saria nori dagokion ZUZEUko erredakziokoek erabakiko dute eta hilabete bakoitzaren lehenean jakinaraziko da nor izan den aurreko hilabeteko irabazlea.
  • Saria bat eta bakarra izango da hilabetero, baina epaimahaiak ez ematea ere erabaki lezake, baldin eta argitaratutako lanek behar besteko mailarik ez dutela eskaini irizten badiote. Hala balitz, hilabete horretako diru-saria, hurrengo hilekoari gehituko litzaioke. Eta hala.
  • Argitaratutako artikuluren batek behar besteko kalitaterik ez baleuka, ZUZEUko erredakziokoek kendu ahal izango dute argitaratutako lekutik.
  • Epaimahaiaren erabakia eta araudi hau onartu egin beharko dira parte hartu ahal izateko.

interneten idatzi