Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Gure Proiektuak • Sare sozialak

Sare sozialak

Azkue Fundazioaren helburu nagusia mundu digitalean euskara sustatzea da. Etengabe sortzen ari diren berrikuntza, erreminta eta komunikazio bide berrietara adi gaude eta horien berri eman eta sare horietan ere jarduera sortzen saiatzen gara.

Sare sozialak dira egun komunikatzeko eta harremanak izateko bide nagusietako bat. Gure eguneroko bizitzako beste jarduera bat bihurtu dira eta sare sozial nagusietan profilak ditugu.

Baina euskal mundua lotzen duen sare berriak sortzen ditugu baita ere. Gure lana bada ere euskaldunoi gure artean komunikatzeko tresna digital berriak eskaintzea.

Atal honetan guk sortutako sare sozialak ezagutu ditzakezu eta erabiltzera animatzen zaitugu:

  • Mintzatu, euskaraz mintzatzen den lekuen sarea. Guztion artean euskaraz non hitz egiten dugun zabaltzen duen plataforma.
  • BandaBeat, euskarazko musika eta talde berriak ezagutzera emateko plataforma.