Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa • Mugikor eta tabletetarako aplikazioak

Mugikor eta tabletetarako aplikazioak

Denak
APLIKAZIO BAT PROPOSATU NAHI DIGUZU?

Aplikazio garatzailea zara eta euskaraz sortu duzun bat edo euskaraz erabiltzeko aukera ematen duena sortu duzu eta guk sustatzerik nahi duzu? Zure aplikazioa zerrenda honetan agertzerik nahi baduzu, bete inprimaki hau eta agertuko dugu. Eskerrik asko!

APLIKAZIO BAT PROPOSATU NAHI DIGUZU?

Atal honetan mugikor eta tabletetarako aplikazioen bilduma osatu dugu.
Gure helburua da euskaraz sortutakoak edo euskaraz erabilgarri daudenak zerrendatzea.

Bilatzaile baten bidez interesatzen zaizuna bila dezakezu, irizpide ezberdinen arabera:

  • Aplikazioaren izenaren araberako bilaketa
  • Sistema eragilea: Android eta iOS (bai iPhone edo iPad).
  • Kategoria: aplikazio bakoitza dagokion kategorian sailkatu dugu. Bila ezazu hauen artean.

Eta ondoren, emaitzak agertuko zaizkizu zerrendatuta. Informazio gehiago eskuratuko duzu:

Aplikazio bakoitzean horren izena, sistema eragilea eta kategoriak agertuko zaizkizu eta baita zuzenean deskargatzeko esteka ere.
Aplikazioaren izena sakatuz honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu: zertarako balio duen, nork garatu duen…

Bikote jolasa

Estudio Panpiki

Bikote Jolasa jolas dibertigarria da! Ipuintxoko hiru ipuinetako pertsonaien bikotea aurkitu behar duzu....

Mitologi Park

Estudio Panpiki

Zer aurkituko duzu Mitologi Park app-ean? Olentzero, Basajaun, Mari, Tartalo... Euskal mitologiaren pertsonaia nagusiek 3 eta 10 urte bitarteko haurrentzako joko hezitzaile batzuk aurkeztuko dizkigute. Haiekin batera, puzzleak egingo ditugu, ezkutuan dauden objektuak aurkituko ditugu, ehunka g...

Gizaki

Virtualware 2007 S.A.

Mamuek zure herriaren oroitzapenak ezabatu dituzte. Zeure helburua, lauburu magikoak berreskuratzea izango da. Hauekin euskal kulturaren sinbolo eta historiak ezagutzera emateko. Baina kontuz ibili! Mamuak paisaia bakoitzean egongo dira zure lana oztopatu nahian! Hauek animalia edo pertsonen itxu...

Aplikazio honekin bertsotan egiteko ZURE errimategia eskura eduki ahalko duzu! Nahi dituzun errimak gorde eta beti gainean eraman! Errimekin jolastu ahalko duzu, era aleatorioan proposatutako errimekin bertsoa botatzeko! Aplikazioa iniziatiba pertsonala da, Haritz Urrutikoetxeak egindakoa, ...

Bilboko Udalak BilbaoPark aplikazioa sortu du sakelako telefonotik TAO guneetan aparkamenduaren kudeaketa digitala egin ahal izateko. App hori Android bertsioan da eskuragarri eta IOS bertsioa bidean da. Gainera, webguneko bertsio bat egongo da edozein ordenadoretatik erabili ahal izateko. Parkimetr...

Inforecikla appa

Aztes S.C.

Etxeko hondakinak bereizi eta sailkatzeko orduan sor daitezkeen zalantzak argitzeko balio dezakeen tresna digital berri bat aurkeztu du Arabako Foru Aldundiak. Bi helburu nagusi ditu: Araban birziklapena hobetzea eta horren inguruko kontzientzia zabaltzea. InfoRecikla.eus telefono mugikorrentzako a...

Euskal Futbol Kopa

Gestionet Multimedia

Euskal Futbol Kopa irabazteko gai zara? Lagunen kontra lehiatzeko gogoa daukazu? Aplikazio honek futbola eta Euskal kultura bateratzen du. Zenbat eta gehiago jakin orduan eta partiduak irabazteko aukera gehiago edukiko dituzu. Aplikazio hau Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren lagun...

Sakela

Bilbo Zaharra Euskaltegia

Bilbo Zaharra euskaltegiak sortu duen aplikazioa da, euskara-gaztelaniako hiztegia. Ariketak eskaintzen ditu, euskarazko ikasleek lexikoa ikas dezaten laguntzeko. Ariketak Ariketen helburua da erabiltzaileari euskarazko lexiko berria ikasten laguntzea. Mailaka antolatutako lexikoa: A1, A2...

Artium aplikazioa

Deusto Sistemas

Gasteizko Arte Garaikidearen museoak eta Deusto Sistemas arabar enpresa teknologikoak aurkeztu dute aplikazioaren bidez, erabiltzaileak abisu bat jasoko du erakusketako gune edo obra jakin batera hurreratzean. Sistemeak galdera bat egingo dio. Igarkizunak testua eta irudia alkartzen ditu. Aipatzen d...