Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Prentsa Oharrak • AZKUE Fundazioa Pariseko XXIX. EXPOLANGUES Azokan
AZKUE Fundazioa Pariseko XXIX. EXPOLANGUES Azokan - Image

 

Azoka honetan 200 erakusketari baino gehiago egongo dira: 30 herrialde eta 80 hizkuntza. 22.000 bisitari bertaratzea aurreikusi da. Azkue Fundazioak Etxepare Euskal Institutuarekin batera izango duen “Euskara: La langue basque” izeneko stand-aren bitartez hartuko du parte azoka honetan. Bertan, pantaila elkarreragilea izango du; horren bidez, Bizkaiko erakunde honek gazteei eta gizarteari, oro har, euskararen erabilera areagotzeko sarearen eta teknologia berrien bidez eskaintzen dizkien proposamenak eta web atariaren atal berriak erakutsiko dira.