Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Prentsa Oharrak • Azkue Fundazioak “Sarean Jaioberriak” izenburuarekin III Jakintza Librearen jardunaldia antolatzen du Bilbon maiatzaren 30ean
Azkue Fundazioak “Sarean Jaioberriak” izenburuarekin III Jakintza Librearen jardunaldia antolatzen du Bilbon maiatzaren 30ean - Image

Azkue Fundazioak Jakintza Librearen jardunaldien III. edizioa ospatzen du aurten. Aurtengo gaia “Sarean jaioberriak. Mundu digitalean sortutako lankidetza aukera berriak” izango da. 
Jardunaldien barruan, komunikabideetako mahai ingurua, Euskararen Interpretazio Zentrora bisita, Storytelling tailer bat, sarean jaio eta gizartearen partaidetza eskatzen duten egitasmo ezberdinen aurkezpenak eta bukatzeko, Alfonso Alcántararen (@yoriento) hizaldi bat izango dira.