Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa • Sare sozialetan zergatik?

Azkue Fundazioaren helburuetariko bat euskara sarean jostea da, zabaltzea, sustatzea. Hori dela eta beharrezkoa ikusten dugu helburu hori lortzeko sare sozialak erabiltzea, gure publiko objektibora, hain zuzen, gazteengana heltzeko eta beraiekin kontaktuan egoteko.

Azkue Fundazioak profil bat dauka Twitter, Facebook, Youtube, Slideshare, Pinterest, Instagram, Google +, LinkedIn, Tuenti eta Flickr-en. Periscope bidez zuzenekoak egiten ditugu aukera daukagunean.

Jarraitu gaitzazu, egin bat gurekin eta euskara munduan zein teknologia berrien munduan dauden berrikuntzei buruz informatua egongo zara.

Gainera teknologia berriei buruz eta euskararekin erlazio duten proiektu eta gaiei buruz hitz egiteko blog bat ere sortu genuen.

YouTube-euskara-sarean-josten