Bilboko Udalak Kulturaren Udal Kontseilua eratzeko bilkura egin zen atzo, maiatzat 5. Osoko Bilkura udal-eremuko, beste erakunde publiko batzuetako eta kultura-sektore pribatuko ordezkariek osatzen dute, eta Bilbon elkarrekin bizi diren diziplina eta kultura-esparru nagusien presentzia bermatzen du.
Organo honen helburua kultur garapenari laguntzea da, Bizkaiko hiriburuan lan egiten duten kultur eragile guztien parte-hartze aktiboa, inplikazioa eta erantzunkidetasuna bultzatuz.
Udalaren eta Bilboko kultura-sektorearen arteko lankidetza eta komunikazioa sustatzeko asmoa izanik, hura sortzea 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoan jasotako ekintzetako bat da.
Informazio gehiago: bilbao.eus









