Azkue Fundazioa
Inicio  •  Azkue Fundazioa  •  Noticias • AZKUE fundazioa Parisen egongo da ‘BatekMila-Euskal Munduak’ erakusketaren baitan.
AZKUE fundazioa Parisen egongo da ‘BatekMila-Euskal Munduak’ erakusketaren baitan. - Image

EKEk eta Euskararen Etxeak lankidetza akordio bat sinatu zuten 2007an. Akordio honen xedea zen, EKEren “BatekMila” erakusketan Euskararen Etxearen parte hartzea finkatzea eta  bi erakundeen arteko elkarlana sendotzea. Gauzak hala, AZKUE fundazioaren Euskararen Etxeak  Mithridates jolasa (euskalkien inguruko aplikazioa) eta Plazaola aldizkari digitala laga zizkion EKEri "BatekMila" erakusketaren 4. moduluan erabilgarri izateko eta aldi berean, Euskararen Etxeko egiteasmo desberdinak ezagutarazteko.

Erakusketa Estreinatu zenetik 2007an "Batekmila – Euskal munduak" erakusketa 14 tokitan erakutsia izan da. Euskal Herrian (Baionan, Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean besteak beste) baita Frantziako Parisen, Bordelen, Albin eta Ambarès & Lagraven ere. Herri guzi horietan arrakasta gaitza bildu du, gazteenen ganik batez ere, bere alde elkarreragile eta ludiko direla medio.

EUSKAL KULTUR ERAKUNDEAREN erakusketa honek prozedura teknologiko eta interaktibo anitz erabiliz, bisitaria euskara eta euskal kultura ezagutzera gonbidatzen du, “euskal mundu” horien ikuspegi ezohiko eta eguneratu bat eskainiz. Euskal Herriko eta diasporako euskal munduen aipamena egiteko euskara, frantsesa, espainola eta inglesesa erabiltzen ditu. “BATEKMILA. EUSKAL MUNDUAK” erakusketa Batekmila deritzan programa zabalaren fruitu bat da, Euskal kultura denen ondarea eta lotura sozialak indartzeko tresna bat bezala ikusten du.

Parisen, XVII. barrutiko Herriko Etxean ikusgai  izango da Batekmila, 2010eko uztailaren 16tik agorrilaren 20era, astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 17:00etara, eta ostegunetan 19:00ak arte. Sarrera dohainik da.