AZKUE fundazioak Euskarazko Unibertsitate-Liburuen Erakusketan parte hartu du 30 de Noviembre de 2010 Urtero bezala, aurten ere, euskararen inguruan ari diren unibertsitate pribatu eta publikoetako irakasleak biltzen dituen Unibertsitateko Euskal Irakasleen Elkarteak (EIREk) Euskarazko Unibertsitate‐liburuen Erakusketa antolatzen du Mondragon Unibertsitatearekin batera. AZKUE fundazioak Mondragon Unibertsitatean ospatu den Erakusketaren VI. edizioaren lehenengo egunean parte hartu du. Irekiera ekitaldian egoteaz aparte, AZKUE fundazioak atera berri duen www.azkuefundazioa.eus ataria aurkeztu du Arrasateko kanpuseko Liburutegiko eraikinean. Azaroaren 30etik abenduaren 1era ospatu den seigarren edizioa honetarako, zenbait hitzaldi eta “Software librea, euskara eta Unibertsitatea” mahai‐ingurua antolatu dira. Webgunea: http://app.gs-mailing.net/mc/MU/euskara-erakusketa/