Azkue Fundazioa
Inicio  •  Azkue Fundazioa  •  Noticias • II. Iñaki Ugarteburu saria: Unibertsitate mailako Wikipedia lehiaketa abian da
II. Iñaki Ugarteburu saria: Unibertsitate mailako Wikipedia lehiaketa abian da - Image

II. Iñaki Ugarteburu Sariak

 

AZKUE fundazioak euskarazko Wikipedia sustatzeko helburuarekin, “II.Iñaki Ugarteburu Saria ”jarri du martxan.  Ekimen honetako laguntzaileen artean Euskarazko Wikipedia, Eleka, EIRE elkartea, EHU/UPV eta  Deustuko Unibertsitatea daude.

 

Ekimenaren helburua, Unibertsitate mailako testuak (sarrerak) euskarazko Wikipedian ugaritzea da. Horretarako Wikipedia lehiaketa bat antolatu da eta partehartzeko betebeharreko baldintzak Unibertsitateko ikaslea izatea eta partaidetza indibiduala bermatzea dira. Inskripzioa  martxoaren 11tik aurrera irekita egongo da eta ekarpenak aurkezteko epea 2011ko maitzaren 6an, gaueko 24:00etan, amaituko da.

 

Unibertsitateko alor zientifiko bakoitzari dagozkion 2 lanik onenak sarituko dira eta aipatutako alor zientifikoak honako hauek izango dira: Giza zientziak, Gizarte zientziak, Natur zientziak, Osasun zientziak eta Teknika eta teknologia zientziak.

 

Lehenengo saria, urte beterako Internet konekzioa duen  iPhone bat izango da, eta bigarrena  iPad bat.  

 

Bestalde, Wikipedia lehiaketa bultzatzeko asmoz, Unibertsitate desberdinetako Campusetan Wikipedia ikastaroak antolatu dira.

 

  • Deustuko Unibertsitatea: martxoaren 15a / 10:00etan / ordenagailu gelan
  • UPV/EHUko Gipuzkoako Campusa: martxoaren 22a / 09:00etan / FICEn
  • UPV/EHUko Bizkaiko Campusa (Leioa-Erandio): martxoaren 29a / 10:00etan / Lan Harremanen eskolako informatika gelan
  • UPV/EHUko Arabako Campusa: apirilaren 05a / 09:00etan / Aulario de las Nieves – Elurreta Ikastegia. 12 gelan

Lehiaketari eta ikastaroei buruzko informazio gehiago www.azkuefundazioa.eus/web/ugarteburu helbidean aurki daiteke.

 

 

Prentsan   DEIA 2011.03.15  Martxan-da-unibertsitate-ikasleei-zuzendutako-II-Ugarteburu-saria