Azkue Fundazioa
Inicio  •  Azkue Fundazioa  •  Noticias • Karaoke erraldoia bilakatu zen Anoetan igandeko derbian.
Karaoke erraldoia bilakatu zen Anoetan igandeko derbian. - Image

 

 Karaoke erraldoia bilakatu zen Anoetan igandeko Erreala eta Athletic-en arteko derbian.“Guk euskaraz” kanta 30.000 pertsona baino gehiagok abestuko zuten futbol zelaian.

 
Partidua hasi baino minutu batzuk lehenago, Anoetako bideomarkagailuetan, Azkue Fundazioak editaturiko bideoa proiektatu zen. Bideoan Bizkaia eta Gipuzkoako  paisaia ederrenak agertzen dira. Aldi berean, Urkoren “Guk euskaraz” kanta bertsionatua entzun zen Etxe abeslari bizkaitarraren ahotsean. Gainera, abestiaren letra bideoan agertu zen guztiok batera abestu ahal izateko. Aitzakiarik ez egoteko, ikusleek  abestiaren letra dakarren eskuorria jaso zuten.