Azkue Fundazioa
Inicio  •  Azkue Fundazioa  •  Nuestros Proyectos  •  Concursos Euskera • 2ª edición del concurso Blogetan! Blog izarren bila

Nuestros proyectos

Blogetan! Blog izarren bila

“Blogetan! Lehiaketaren hirugarren edizioa urtarrilaren 28an abiatuko da

Euskarazko blogen lehiaketan parte hartzeko epea urtarrilaren 28tik otsailaren 24a bitartean egongo da zabalik, eta lehiaketako irabazleak zeintzuk izan diren apirilaren 11n jakingo dugu Bilbon egingo dugun jardunaldi eta sari-banaketa ekitaldian.

 

Parte hartzeko aukera zabala da, eta norbere bloga aurkeztu daiteke lehiaketara edota gustuko blogak ere proposatu daitezke; hau da, hirugarren batek edo batzuek kudeatutakoak. Horretarako, webgunean sartu eta izen emateko inprimakia bete baino ez da egin behar. Urtarrilaren 28tik otsailaren 24ra bitarteko fasean edozein unetan izango duzue aukera horretarako.

 

Lau kategoria daude lehiaketan: kultura arloko blogak (zinema, literatura, artea, diseinua, moda, sukaldaritza, gastronomia, musika…), gizarte eta politika arloa (kazetaritza, historia, humanitateak, ekonomia, hezkuntza, zuzenbidea…), aisialdiarekin erlazionatutako gaiak (zaletasunak, kirola, bidaiak…), eta zientzia eta teknologia (natura, osasuna, arkitektura, informatika…). Kategoria bakoitzeko irabazlearentzat sari bat egongo da.

 

Bozkaketa bi eratan egingo da. Otsailaren 25etik martxoaren 24ra bitartean webgunearen edo Twitterren bidez bozkatu ahal izango du edonork. Horrez gain, epaimahaiak ere parte hartuko du fase horretan, eta martxoaren 26an jakingo dugu zeintzuk diren hamabi finalistak, kategoria bakoitzean hiru finalista izango baitira.

 

Azken bozkatze fasea martxoaren 26tik apirilaren 2rabitartean egingo du epaimahaiak, eta apirilaren 4an jakinaraziko ditugu kategoria bakoitzeko irabazleak, Bilbon egingo den jardunaldian. Horrez gain, blogari berria saria ere emango du Argiak. Blogetan! Blog izarren bila lehiaketa Azkue Fundazioak Argiaren laguntzarekin antolatzen duen egitasmoa da. Helburua euskarazko blogak eta euskal blogarien jarduna sustatu eta saritzea da, horrez gain, blogak ezagutzera emanez euskarararen sustapenean eragitea.