Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Actividades Y Espacios  •  Actividades  •  Agenda • Concierto: Arrutiko Intxaurrak + Mor More

Agenda de actividades

Actuación musical

Concierto: Arrutiko Intxaurrak + Mor More

Viernes 16 de Mayo
19:00 - 20:00

Mor More eta Arrutiko Intxaurrak zarauztarrak elkarrekin egiten ari dira hainbat kontzertu. Bira horren baitan, kokatzen da Bilboko Euskararen Etxean, ostiral honetan, maiatzak 16, egingo den emanaldia.

Ane Arruti zarauztarrak 2012ko uztailean grabatu zuen bere estreinako maketa, eta, egun, grabazio horretako sei kantuak aurkezten ari da hainbat tokitan.

Maketak dozena erdi kantu biltzen ditu: Lonja Zarra; Izpiak; Amildegia; Herdoila; Txintxilik eta Feisbuk; kantuok Arrutiko Intxaurrak izenburupean jaso ditu.

Egun, lasai ari da, sei abestiok eta beste batzuk aurkezten, han eta hemen: “Lehenengo maketatxoa sei kanturekin grabatu nuen iazko udaberrian. Beste bospasei kantu baditut dagoeneko. Ez dut pentsatu oraindik zer egin, orain edo kantu gehiago ditudanean grabatu, bakarrik edo talde baten laguntzarekin… Auskalo, ez dut presarik”.

Ane Arruti, edo Arrutiko Intxaurrak, zarauztarra da, Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean eta Gara egunkarian ari da lanean kulturako gaietan. Ordenagailuko idazkiak musikarekin uztartzen dituen horietariko bat da.

Mor More taldea, halaber, Zarauzko bi neska gaztek osatzen duten musika egitasmoa da. Musika akustikoa eta lasaia egiten dute, ahots gozoez lagunduta. Bost hilabeteko geldialdiaren ostean, Izuak eta suak bere lehenengo diskoa aurkezten dihardu.

 

Arrutiko Intxaurrak:

 

Mor more taldea:

 

ArrutikoIntxaurrak MorMore

ArrutikoIntxaurrak2  MorMore2


Tags: arrutiko intxaurrakeuskararen etxeajarduerakkontzertuamore moremusika