Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Centro Interpretacion Euskera • hezkuntza-proiektua

hezkuntza-proiektua

EUSKARAREN INTERPRETAZIO ZENTROKO HEZKUNTZA PROIEKTUA

Euskararen Interpretazio Zentroko Hezkuntza Proiektu berria aurkeztu nahi dizuegu, zeina Azkue Fundazioak ondu duen Ikastolen Elkartearekin lankidetzan.

2020ko urtarrilean abiatuko da.

Egitasmo berri hau euskararen erabileraren eta sustapenaren inguruan ardazten da, eta hiru ildotan antolatzen da:Ikastetxeetan euskararen erabilera sustatzeko proiektua

  1. Ikastetxeetan euskararen erabilera sustatzeko proiektua (LH3, LH4 eta LH5 mailetako ikasleentzat)
  2. Zenbat dakit euskaraz eta euskal kulturaz? Kahoot! Lehiaketa (LH6, DBH1 eta DBH2 mailetako ikasleentzat)
  3. Herrigintzatik euskararen erabilera sustatzeko proiektua (DBH3, DBH4 eta Batxilergoa mailetako ikasleentzat)

PARTE HARTZEA SARITU EGINGO DA

  • Ikasturte bukaeran, 3 faseetan parte hartu duten ikastetxe guztien artean euskarazko kultur materialak edo baliabideak zozkatuko dira.
  • Zozketan parte hartzeko ezinbestekoa izango da parte hartzaileek egindako lana ziurtatzeko ebidentziak aurkeztea. Hala nola, 1.fasean egindako galdetegia beteta aurkeztu beharko da, eta baita 3.fasea gauzatu dela adierazten duen proiektua eta aurkezpenaren edo ekintzaren argazkiak bidaltzea.