Hezkuntza proiektua: LH3, LH4 eta LH5 IKASTETXEETAN EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEKO PROIEKTUA Lantegi honek LH3, 4 eta 5.mailako ikasleak norbanakoaren eta ikastetxeetan egiten den euskararen erabileraren hausnarketa egitea eta modu aktiboan hautatutako esparruan euskara sustatzea ditu helburu. Proiektua 3 fasetan garatuko da, lehena eta hirugarrena aukerakoak izango dira. Bigarrena, Euskararen Interpretazio Zentroaren bisitarekin batera proposatutako lantegian garatuko da. Hala ere, egiten den lanketari etekinik handiena ateratzeko, komeni da lehen faseari zehaztutako denbora eskaintzea. 1. FASEA: Aurre ezagutza aktibatu. * Bisitan etorri aurretik ikastetxean egitea gomendatzen dugu. Iraupena: 45-60’ Helburuak: Norberaren euskararen erabilera ohituren hausnarketa egitea. Ikastetxeko euskararen erabileraren argazkia egitea. Eskuratu hemen ariketa hau egiteko beharrezko dokumentazioa 2. FASEA: Lantegia. * Euskararen Interpretazio Zentroan egingo da. Iraupena: 45-60’ Helburuak: Euskararen erabilera zein esparrutan eragin nahi dugun erabakitzea. Erabileran eragiteko proiektu baten planifikazioa egitea. 3. FASEA: Proposamena garatu eta aurkeztu. * Lantegian parte hartu ondoren ikastetxean egitea proposatzen dugu. Helburuak: Ikastetxearen zuzendaritzari proiektua aurkeztea. Proiektua garatzea eta gauzatzea. (Argibideak bisita egin ostean bidaliko dira)