Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • Autoeraketa globalitatean: autoeraketa ekonomikoaren kokapena egungo munduan
Liburu

Autoeraketa globalitatean: autoeraketa ekonomikoaren kokapena egungo munduan

Editorial Deustuko U.
  • 2004
  • Área: ekonomia
  • eu

Kooperatibek zer aportatzen dute gaur egun? Zenbateraino dira indarrean dagoen sistemaren tresna eta zenbateraino eraldatzaile? Ze zentzu dauka gaur egun kooperatibismoak eta zabalago, autoeraketak berak? Badute proiekturik? Edo izan dezakete? Galdera hauek aurkitu ditugu gure buruetan, eta gure inguruan, bai kooperatibetan eta bai inguru zabalagoan. Egungo globalitateak, izan ere, berritu egin ditu galderak. Eta galdera garrantzitsuagoak dira, gure motibazioen iparraz ari baitira. Erantzunak eraikitzen hasteko intuizioak badaudela uste dugu. Eta intuizio horiei jarraiki, gogoeta baten hasiera plazaratzen dugu koaderno honetan. Hasteko, autoeraketaren kontzeptua zedarritu dugu apur bat. Ondoren, autoeraketa ekonomikoa egungo munduan kokatzeko lau ideia landu ditugu. Azkenik, zehatzago, autoeraketa ekonomikoak dituen potentzial eta mugak aletzen saiatu gara. testuak, abstrakzio eta dentsitate maila handi xamarra dauka, aitortzen dugu, trinko eta labur azaldu nahi izan baitugu sortu zaiguna. Gogoeta eta eztabaidarako abiapuntu izatea nahiko genuke.

  • Signo
    GZ1 1.2
  • ISBN
  • Depósito Legal
  • Descripción
    35 or., 24x17 zm
  • Lugar de publicación
    Donostia
  • Autor
    Sarasua, Jon - Udaondo, Ainara