Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • Autoitzulpengintza euskal haur eta gazte literaturan
Liburu

Autoitzulpengintza euskal haur eta gazte literaturan

Editorial OEE
  • 2005
  • Área: literatura
  • eu

Lan honen bidez literatur itzulpengintzaren arlo eta jarduera berezi bana aztertu nahi izan dugu. Arlo berezi hori haur eta gazte literatura da, euskal literaturaren barruan urte gutxitan dinamikotasun aparta erakutsi duen arloa. Jarduera berezia, berriz, autoitzulpena da, hau da, obra baten egileak berak egindako itzulpena.

Euskal haur eta gazte literatura euskal literaturaren azpisistema gisa definitu izan dugu beste lan batzuetan; menpeko sistema gisa eratzeko baldintzak, ordea, 8Oko hamarkadan zehar hasi ziren itxuratzen, hau da, duela oso urte gutxi.

Bestalde, autoitzulpengintza jarduera berezia dela diogu, gertatu ahal izateko baldintza jakin batzuk gertatu behar direlako. Lehenbizi, eskualde edo eremu elebidunetan sortu behar da, autoitzulpenaren egilea elebiduna izan behar da. Bigarrenik, literatur itzulpengintza ez baita jarduera naturala, itzultzeko prestakuntza edo dohain jakin batzuk izan behar ditu. Eta, hirugarrenik, bere lan propioa itzultzera bultzatzen duen egoera bat egon behar da tartean: dela bestelako itzultzaile faltagatik, dela idazlana beste hizkuntzan berridazteko gogoa, dela literatura horren egoera berezia…

  • Signo
    GZ2 10.7
  • ISBN
    84-934066-0-0
  • Depósito Legal
    BU 241-2005
  • Descripción
    95 or., 19x11 zm
  • Lugar de publicación
    Donostia
  • Autor
    Lopez Gaseni Manu