Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • Bertsolaritza tradizio modernoa
Liburu

Bertsolaritza tradizio modernoa

Editorial Nafarroako U. Publikoa
  • 2007
  • Área: literatura
  • eu

EUSKAL LITERATURA SAILAk lehio berria zabaldu nahi du, hain zuzen ere, euskal irakurleen begiradak zabalarazteko asmoa duen leihoa. Euskal literaturaren eremuari so egiteko beste zabalgune bat abiarazteko asmoa duen sail honekin ez da leiho zurrunik sortu nahi; eredu, uste eta ertz askotariko leihoburu eta leiho-zangoz begirada leihoa zabaldu nahi da, kontraleiho eta leihosare hainbati bide emanez.
Sail berri honek euskal literaturaz hausnartzeko, gozatzeko eta eztabaidatzeko gunea izan nahi du, alegia, euskal literaturaren alorrari patxadaz, zuhurtziaz, baita pasioz ere, begiratuko dion leihoa izan nahi du.Bertsozaletasuna indartsu dago, euskal kulturaren eremuan duen lekua oso indartsua da, baina kontuan hartu behar da bertsozaletasuna indartsu hizkuntza komunitate eta kultura gutxiagotu baten testuinguruan dagoela, ekosistema ahul batean. Ahula da ere kultur kontsumo orokorraren parametroetan. Hortaz, indartsua izan behar du bere testuinguruan. Beraz, iraun dezan, bertsolaritzak ezinbestean behar ditu orain dauzkan eta etorkizunean lor ditzakeen publiko mota guztiak, endekatzearen arriskua etengabea baita. Horretarako bertsozaleen nukleoak indar handia izan behar du. Baina nukleoaren indarrak ezin du zirkulu kontzentrikoen dinamika xurgatu eta, aldi berean, zinkulu kontzentrikoetan zehar hedatze prozesuan ezin da ahuldu nukleoaren erreprodukzioa eta, beraz, bere dinamika. Nukleoaren imaupenanen eta zinkuluetan hedatzearen dinamika osagarriak izan daitezen saiatu behar du bertsolaritzak, zeren publiko mota batzuk edo besteak lortzea ez baita merkatu aukena kontu bat, iraupen kontu bat baizik.

  • Signo
    GZ2 10.22
  • ISBN
    978-84-9860-037-7
  • Depósito Legal
    BI-84-9860-037-7
  • Descripción
    156 or., 21,5x13,5 zm
  • Lugar de publicación
    Bilbo
  • Autor
    Aierdi. Xabier - Aldaz, Juan - Alkorta, Eider - Retortillo, Alfredo - Zubiri, Harkaitz