Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • Curriculuma eta ingurunea Euskal Herrian
Liburu

Curriculuma eta ingurunea Euskal Herrian

Editorial UEU
  • 2004
  • Área: hezkuntza
  • eu

Liburu honetan identitatearen eraikuntzan inguruneak eta curriculumak duten eragina eta zeregina aztertzen da, ikergaitzat XX. mendean Euskal Hernian erabili izan diren 5. mailako testuliburuen edukia hartuz. Hemen historiarekin eta lurraldearekin zerikusia duten zenbait aldagai nola erabiltzen diren azaltzen da, hala nola pertsonaiak, monumentu historikoak, kronogramak, lurraldea, eta mapak. Ondorioak? Askoren artean, bat, identitatearen eraikuntzan espazioa eta denboraren kontzeptuek lurralde eta historia gaietan duten garrantzia benetan nabarmena dela. Eta bi, espazio-denboraren egituraketan Estatuen eragina, etengabekoa izateaz gain, biziki indartsua dela, paradoxikoa badirudi ere, aro autonomikoan gero eta indartsuagoa. Testuliburuetan agertzen den XX. mendeko Euskal Herriak gero eta irudi zatikatu eta nahasiagoa eskaintzen dio euskal ikasleari, auzo-estatuekin gero eta korapilatuagoa. Historia? Iduri du historianik ere ez dugula. Euskal Herrian irakaskuntzan ari denak eta, batez ere, euskal identitatearen sustraiak ingurunearen ikuspegitik arakatu nahi dituenak datu interesgarri asko atzemango ditu Gurutze Ezkurdiaren saio akademiko honetan. Ziur!

  • Signo
    GZ2 7.1
  • ISBN
    84-933270-7-7
  • Depósito Legal
    BI-2762-04
  • Descripción
    170 or., 21x15 zm
  • Lugar de publicación
    Donostia
  • Autor
    Ezkurdia, Gurutze