Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • Curriculuma eta kultura Euskal Herrian
Liburu

Curriculuma eta kultura Euskal Herrian

Editorial OEE, Bizkaiko Foru Aldundia
  • 2003
  • Área: pedagogia
  • eu

BEGOÑA BILBAO Derion jaioa da eta aspalditxotik ari da irakasten EHUn Didaktika eta Antolakuntza sailean.Curriculumaren inguruko arazoetan aditua da eta burutu berria duen doktore-tesiak ere gai horretaz dihardu. Hauxe da, hain zuzen, libutu honen edukia ere. Curriculuma zer den zehaztasunez mugatu ondoren, zuzenean Euskal Herriko eskoletan XX. mendean zehar indarrean izan diren curriculum ofizialak arakatzen dira, abiapuntutzat 5. mailako “Ingurunearen ezaguera” izeneko arloa hartuta. Aukera hau egiten da, batetik, ikaslearen ingurune hurbilari arlo honetatik egiten zaiolako erreferentzia eta, bestetik, bereziki bertan jorratzen direlako ikaslearen nortasuna eraikitzeko funtsezkoak diren kulturaren gaineko ezagutzak. Maila horretan euskaraz idatzitako testuliburuetan—gaztelaniazko eta frantsesezko batzuetan ere bai—, euskarari eta euskal kulturari nolako trataera ematen zaion zehaztasun osoz azaltzen da saio honetan. Testu idatzia eta ikonografia, biak hartzen dira kontuan. Ondorioak? Asko dira, baina nabarmenena, hauxe: euskal kulturaren ezaugarririk azalekoenak lantzeko joera gero eta handiagoa dela edo, zehatzago esanda, paisaia, jai, kirol eta gastronomiari buruzko gaiek gora egin dutela. Horrenbestez, Euskal Herriaren nortasuna identifikagaitza gertatzen da testuliburuetan. Hizkuntza zaharra, lurralde zatikatua eta folklorea dira kulturaren aldetik euskal curriculuma gehien zertzen duten ezaugarririk bereizgarrienak. Testuliburu hauetan aipatu, aipatzen da Euskal Herria, baina izenez gehiago izanez baino, hari buruzkoa gehienbat ikuspegi autonomiko eta estataletik begiratuta azaltzen baita. Liburu honek zer pentsaturik emango dio irakurleari, batez ere, irakaskuntzaren munduan murgildua dagoenari. Izan ere, euskal curriculuma deitzen diogun horren nolakoa da euskal hezkuntza-sistemak argitzeke daukan arazorik larrienetako bat. Honen inguruan eztabaidatazen hasteko datu landu eta zehatzak eskaintzen dira.

  • Signo
    GZ2 11.1
  • ISBN
    84-933270-0-X
  • Depósito Legal
    SE-4570-2003
  • Descripción
    220 or., 21x15 zm
  • Lugar de publicación
    Donostia
  • Autor
    Bilbao, Bego