Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • DSM-III-R: burutiko nahasteen diagnosi eta estatistika eskuliburua
Liburu

DSM-III-R: burutiko nahasteen diagnosi eta estatistika eskuliburua

Editorial UPV/EHU
  • 1995
  • Área: psikologia
  • eu

Burutiko eritasun eta nahasteak ikasterakoan, sarritan gertatzen da nazioarte, autore eta psikopatologiaren ikuspuntu ezberdinen arabera sailkapen, eta batzuetan deitura, ezberdinak erabiltzen direla, arazo berdinetaz ari arren. Bestalde iharduera klinikoan ere, psikiatra naiz psikologo eta terapeuta ezberdinek, bakoitzak bere arlo teorikoaren arabera ulertu eta adieraziko du gizabanakoaren sufrimendu eta patologia. Are gehiago ikerkuntza psikopatologikoa eta iharduera klinikoak gutxitan dute hizkuntz, ikuspuntu eta ulermen hitzartua, bien artean gertatu oi den bidebanaketaz asko idatzi delarik. DSM-.III-R eta ondoren etorriko direnak, aurretik etorri direnak bezalaxe, badute, hizkuntza amankomunatze, ikerketa eta iharduera klinikoaren elkarlotze eta psikopatologiaren deskribapen zehatza egitearen ahalegin sakona. Liburu honen onarpen eta hedadurak ahalegin horren arrakastaren agiri nagusiena direlarik. Psikopatologo teorikoaren, psikiatra eta psikologo klinikoaren, erizain eta adimen osasunean ari den edonorentzat, edo horretarako ikasketak burutzen ari denarentzat beharrezkoa bilakatu den eskuliburua da honako hau.

  • Signo
    OZ 7.2
  • ISBN
    84-7585-721-3
  • Depósito Legal
    BI-2605-95
  • Descripción
    727 or., 24x17 zm
  • Lugar de publicación
    Bilbo
  • Autor
    American Psychiatric Association